Notícies
DEBAGOIENEKO XIV. JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK: SUKALDARITZA TAILERRAK
divendres, 14 de juny de 2013 14:23
Ekaina eta uztaila bitartean sukaldaritza tailerrak egingo dira Jardunaldi Gastronomietako sukaldarien eskutik. Garaiko sukaldaritzaz gozatu.
Tailer hauek egin behar dira:
Ekaiank 18: Bararzki-menestra eta bakailoa
Uztailak 2: Garaiko entsalada epelak eta hegaluzea
Ordua: 18:00
Prezioa: 2 euro
Lekua: Arrasate
Aurrez izena eman behar da
Uztailak 10 eta uztailak 17: tailer hauek Arrasateko Hipereroskin egingo dira
ZEZEN FESTAK ARRASATEN
divendres, 14 de juny de 2013 12:07
Ekainaren 7tik 26ra bitartean Arrasateko zezen festen inguruko argazki erakusketa dago ikusgai Arrasateko Kulturateko klaustroan.
Erakusketa hau Arrasateko Zientzia Elkarteak antolatu du: Informazio gehiago hemen: ERAKUSKETA
DEBAGOIENEKO XIV. JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK: PRENTSA OHARRA ETA MENUAK
dimecres, 5 de juny de 2013 12:12
Debagoieneko XIV. Jardunaldi Gastronomikoak Ekainaren 7tik Uztailaren 31ra bitartean izango dira.
Jardunaldien aurkezpena ekainaren 13an egingo da Elgeta. Arratsaldeko 19:00retatik aurrera sukaldariek egindako pintxoak banatuko dira.
Hemen duzue prentsa oharra: prentsaurrekoaXIV.pdf
Debagoieneko azken jardunaldietako eskaintza osoa hemen aurkitu daiteke: JARDUNALDIEN FOILETOA
EZKUTUKO ALTXORRAK. BISITA GIDATUAK IGNAZIOTAR LURRALDEAN
diumenge, 19 de maig de 2013 00:00
IGNAZIOTAR LURRALDEA, proiektu turistikotik Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeko EZKUTUKO ALTXORRAK ezagutzeko bisita gidatuen egitaraua antolatu da.
ERREKREAZIOA HISTORIKOA ELGETAN
dijous, 25 d'abril de 2013 12:32

Espainiako Gerra Zibil garaian Elgetan zer gertatu zen azaltzeko apirilaren 28an errekreazioa izango da Elgetan.
Lehenengo ekitaldia izango da Intxortako Atean eguerdiko 12etan.
ESPELEOABENTURA ARRIKRUTZEKO KOBETAN BARRENA
dijous, 18 d'abril de 2013 01:00
Ibilbide honetan ohiko bisitetan ikusten ez diren beste galeria batzuk ikusteko aukera izango da.
Gesaltza-Arrikrutz sistema karstikoko alderdi aktibo eta fosil desberdinetan zehar murgilduko gara: Gaur egun Aldaola errekaren Ubide den Arrikrutz galeria, eszentrika ikusgarria gordetzen duen Marcel Loubens galeria...
Iraupena: 3-4 ordu.
Norentzako: 16 urtetik gorakoentzako
( 16-17 urteko gazteak nagusi batekin sartu beharko dira).
LEHIAKORTASUN EGIAZTAGIRIEN BANAKETA
dilluns, 18 de març de 2013 16:04
Martxoak 18, Barakaldoko BECen Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin eta IKT (Teknologi Berriak) egitarauetako egiaztagiriak banatu dira.
BERGARA: Artistek gidatutako bisitak, “Bergara Koloretan” erakusketan zehar
dimecres, 13 de març de 2013 12:41
Martxoak 17, Bergaran ekimen berri bat egingo da: herriko artistek gidatutako bisitak izango dira Bergaran, artistek eurek, udalarekin batera, auzolanean, herriko kaleetan ikusgarri jarritako kale-erakusketa ardatz hartuta. Aldi berean, ibilbidean aurkitzen diren eraikin historiko esanguratsuenen berri ere emango da. Horrez gain, Bergarako Aroztegi aretoko margo erakusketa eta herriko hiru tabernatan jarritako margo erakusketak ere bisitatuko dira.
- Bisitak doakoa dira.
- Bisitak 10:00n ateratzen dira San Martin plazatik (Udaletxearen aurreko aldea)
- Izena emateko 628 26 65 97 eta 943779100 telefonoetara dei daiteke.
- Bisitak hilero egingo dira, hileko batean, Gabonak arte: martxoak 17, Apirilak 21, Maiatzak 19, Ekainak 23, Uztailak 14, Irailak 20, Azaroak 24 Abenduak 21.
INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN ERABILERAREN PROGRAMAN PARTE HARTZEKO EPEA ZABALIK
dimecres, 9 de gener de 2013 10:33
Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak “Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileraren programa” garatuko du 2013an. Hilabete honetan, bertan parte hartzeko epea zabaldu da.
IKT programa, Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak turismo sektoreari zuzenduriko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak era egokian erabiltzen laguntzen duen egitaraua da.
Egitarauaren helburuak ondorengoak dira:
- IKTen erabilerarekin enpresen lehiakortasuna hobetu
- Negozioan teknologia berriak ezartzeko oztopoak ezabatu
- Sektoreko enpresetan teknologien jardunbide egokiak sustatu.
- Enpresei hobekuntza prozesuan lagundu.
- Etengabeko hobekuntza bultzatzen duen Norako turistikoaren kontzientzia sustatu
Debagoieneko eskualdean 2012an 12 establezimenduk parte hartu zuten. Hau da parte hartu eta ziurtagiria lortu zuten establezimenduen zerrenda:
- Arantzazuko Parketxea. Oñati
- Arrikrutz Oñatiko kobak. Oñati
- Debagoieneko turismo informazio eta interpretazio zentroa. Oñati
- Etxe Aundi hotela. Oñati
- Goiko Benta ostatua. Oñati
- Soraluze ostatua. Oñati
- Oñatiko Garapen eta Turismo Agentzia. Oñati
- Oñatiko turismo bulegoa. Oñati
- Hilarion Jatetxea. Arrasate
- Santa Ana hotela. Arrasate
- Bergarako turismo bulegoa. Bergara
- Gorosarri landa apartamentuak. Eskoriatza
Egitarau honen inguruko informazio gehiago lortzeko edota aurtengo deialdian parte hartzeko Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailarekin harremanetan jartzea gomendatzen da urtarrilaren 15ean baino lehen.
Tlnf. 943 79 64 63
e-maila: Aquesta adreça electrònica s'està protegint contra robots de correu brossa. Necessiteu que el JavaScript estigui habilitat per a mostrar-la
ELGETAKO FRONTEA GERTUTIK EZAGUTZEKO IBILBIDEA 2013an
dimecres, 9 de gener de 2013 01:00
Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago. 2013an ere bisita gidatuak izango dira.
Bisita gidatuen datak:
2013an, ondorengo dokumentan borobilduta agertzen diren egunetan:egutegia_13.pdf
Prezioa:
0-6 urte: doan
7-16: 2,00 €
Helduak: 5,00 €
Iraupena: 3 ordu eta erdi inguru
Izena ematea beharrezkoa da: 943 71 89 11 - 943 79 64 63
Aquesta adreça electrònica s'està protegint contra robots de correu brossa. Necessiteu que el JavaScript estigui habilitat per a mostrar-la
Pàgina 1 de 3














