BTT gabeko martxa
dimecres, 24 d'abril de 2013 01:00
Bergaran 2. BTT gabeko martxa antolatu da apirilak 27rako. Hemen jaso dezakezue informazio gehiago: BTT info gehiagoErrekreazio historikoa Elgetan
dijous, 18 d'abril de 2013 09:40
Apirila ekintzez beteta datorkigu Elgetan eta, hoien artean, 28an izango den errekreazio historikoa izango da ikusgarriena. Herriko biztanle askok parte hartuko dute gerra garaiko jantziekin eta armekin.
Bisita gidatuak: Eskoriatzako lanbide zaharrak eta monumentuak ezagutu
dijous, 14 de març de 2013 14:42
Aste Santu garaian hainbat bisita gidatu eskaini behar dira Eskoriatzan. hemen duzue informazioa:
Martxoaren 9an Natura eguna ospatuko da Bergaran
dimecres, 6 de març de 2013 13:47
Tokiko biodibertsiatearen zaintza eta herritarren aisialdirako hainbat aukera uztartzen dituen eremu honetan zuhaitz landaketa egingo da larunbatean.Martxoaren 9an Natura eguna ospatuko dugu Bergarako San Martzial, aurten, Bergarako Eraztun edo Gerriko Berdea izango duelarik protagonista.
Gure herriaren inguruko eremu honetaz gozatzeko eta berau hobetuko duen zuhaitzen landaketan parte hartzeko egitarau bete-betea dago antolatuta.Egitarau osoa hemen duzue
DEBAGOIENEKO II. ARTZAIN EGUNA OÑATIN
divendres, 1 de març de 2013 09:43
Larunbat honetan, goizean, Debagoieneko II. artzain azoka egingo da Oñatin. Egun berean zuhaitz eguna ere ospatzen da.
Bertan, eskualdeko 2 txakolin ekoizle, bildots pintxoak eta Kroxeters taldea bertan egongo da (gantxilloa, artilea eta orratzak eskuetan) zuhaitzak dotore janzteko..
Idiazabal gaztaren dastatzea Zubiate Labean
dijous, 28 de febrer de 2013 15:09
Debagoieneko XIII. Jardunaldi gastronomikoen barnean, hurrengo astean, martxoak 6, Idiazabal gaztaren dastatzea antolatu da Eskoriatzan. Dastatzea Zubiate Labean izango da.
Informazio gehiago: hemen
Elgeta frontea gertutik ezagutzeko ibilbidea 2013an
dimarts, 8 de gener de 2013 08:19
Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago.
2013an egingo diren ibilbide gidatuen egutegia hau da: 2013ko ibilbideen data
Geocaching Debagoienean
dimarts, 20 de novembre de 2012 14:44
Geocaching orientazioa eta jarduera fisikoa uztartzen dituen jarduera da. Negu garaian, 2 egun izango dira jarduera hau frogatzeko: abenduak 16 eta otsailak 17 Basque Adventure enpresak antolatuta.
Zertan datzan jakiteko begiratu hemen: Geocaching informazioa
Debagoieneko XII. Jardunaldi Gastronomikoak
dimarts, 20 de novembre de 2012 14:09
Urriaren 9tik abenduaren 9ra bitartean zaporez beteriko menuak eta ekintzak jarri ditugu martxan.
Hona hemen informazioa: XII. Jardunaldiak
Pàgina 1 de 5



