Newsletter

Subscribe to our newsletter

KONPROMISOA KALITATE TURISTIKOAREKIN” EGIAZTAGIRIEN BANAKETA

"Konpromisoa kalitate turistikoarekin" 2010ko diploma banaketa Debagoieneko zenbait enpresa pribatu eta erakunderi banatu zitzaien Bergaran, kalitate turistikoaren alde egindako lanagatik. 

Debagoieneko turismo arloa kalitatearekin konprometituta dago, hala adierazten dute, urriaren 13an Bergarako Udaletxean izan zen ekitaldian, Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin Diploma jaso zuten establezimendu batzuk eta beste batzuk egitarauarekin jarraipena adierazten duen egiaztagiria. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaria den Isabel Muela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria den Ernesto Murgiondo eta Debagoieneko Mankomunitateko ordezkariak egon ziren.

 

Zigilu honek adierazten du establezimenduak kalitate maila altuak bermatzen duen gestio sistema bat ezarri duela bere instalazio zein eskainitako zerbitzuetan.

 

Diploma jaso duten entitateak:

- Ormazabal Hotela. Bergara.

- Ongi Etorri Hotela. Oñati.

- En-medio segway. Turismo Aktiboko enpresa. Arrasate.

- Gaztainuzketa mendi etxeak. Leintz Gatzaga

- Arantzazuko Turismo denda. Oñati.

 

 

 

 

2009an Diploma jaso zuten hainbat enpresek egitarauarekin jarraitu dute eta hau egiaztatzeko agiria jaso dute:

 

- Mitarte Garai landetxea. Aretxabaleta.

- Taberna Berri jatetxea. Aretxabaleta.

- Errastikua jatetxea. Arrasate

- Mondragon hotela. Arrasate.

- Paintball Arrasate. Arrasate.

- Mendigoia hotela. Eskoriatza.

- Azkoagaenea hotela. Eskoriatza.

- Areano landetxea. Eskoriatza

- Lamaino Etxebarri nekazalturismoa. Bergara.

- Aterbe landetxea. Leintz Gatzaga.

- Soranetxea hotela. Leintz Gatzaga.

- Barrenengua landetxea. Elgeta.

- Berriolope landetxea. Elorrio.

- Arrikrutz kobak. Oñati.

- Gandiaga Topagunea Kongresu Aretoa. Oñati.

- Uxarte Landetxea. Aramaio.

 

2008an Diploma jaso zuten hainbat enpresek egitarauarekin jarraitu dute eta hau egiaztatzeko agiria jaso dute:

 

- Soraluze Hotela. Oñati.

- Goiko Benta Ostatua. Oñati.

- Etxe Aundi Hotela. Oñati.

- Arregi Nekazalturismoa. Oñati.

- Arrasate Hotela. Arrasate.

- Hilarion Jatetxea. Arrasate.

- Ibarre nekazalturismoa. Antzuola.

- Debagoieneko Turismo Informazio eta Interpretazio Zentroa. Oñati.


AddThis Social Bookmark Button