Festivals

Antzuola

fantzuola1

MAIRUAREN ALARDEA
SAN ISIDRO
INAUTERIAK

 

 

 

 

JAI NAGUSIAK. Mairuaren Alardea.
Uztaileko hirugarren igandean amaitzen dira eta aurreko ostegunean hasi. Jaietako ekitaldirik garrantzitsuena larunbata arratsaldean ospatzen den Mairuaren Alardea da. Alardea eta gero, herriko dantzariak dantzaldi bat eskaintzen dute.
920ko uztailaren 26an, Valdejunkeran Abd al-Rahmán III aurkako bataila gertatu zen eta ohiturak dioskunez Antzuolako bizilagun talde batek parte hartu zuen eta gertaera hori gogoratzeko ospatzen da Mairuaren Alardea
Alardearen ospakizunaren barruan hainbat gauza dira aipagarri; musika, bandera, buruzagiak esaten duen hitzaldia eta hitzaldiarekin batera kantatzen diren bertsoak.

 

jaiakantzu1SAN ISIDRO
Maiatzaren 15ean da San Isidro eguna baina jaia aste horretako larunbatean ospatzen da. Orain gutxi arte, animali eta nekazal makinen azoka baino ez zen egiten, baina azken urteotan, gainera, janari eta artisautza produktuen salmenta ere izaten da.

INAUTERIAK
Inauterietako igandean Sorgin Dantza dantzatzen da. Gainera, artza, hezitzailea eta tximuaren pertsonaiek ere hartzen dute jaian parte. Inauteriak ospatzeko ohitura oso ezaguna da Antzuolan, herriko nagusiekin hitz egin besterik ez da egin behar hortaz konturatzeko, ez baitakite noiz ikusi zuten lehen aldiz “Sorgin Dantza”. Badakigu 1922an dantzatu izan zela, baina lehen aipamena 1885ekoa da.

AddThis Social Bookmark Button
   

Aretxabaleta

faretxabaleta1

SANTA AGEDA
OTALA-ZELAIKO ERROMERIA
SAN JUAN BEZPERA
ANDRA MARI JAIAK
SAN MIGUEL JAIAK
INAUTERIAK

 

SANTA AGEDA
“Santa Ageda Mutilak”, urte horretan 19 urte betetzen dituztenak dute eginkizun hori Santa Ageda bezperatik Inauteri igandera arte.
Otsailaren 4an baserriz baserri joaten dira abestu eta limosna eskean eta 5ean udalerriko kaleetatik.

OTALA-ZELAIKO ERROMERIA
Maiatzeko bigarren domekan Aozaratzako elizateko Otala-Zelaiko hariztian.

 

jaiakare1SAN JUAN BEZPERA
Ekainaren 23an San Juan sua pisten da eta gero, ohiturari jarraituz, hurrengo urteko “Santa Ageda mutilek” makala altxatzen dute.

ANDRA MARI JAIAK
Herriko jai nagusiak abuztuaren 14tik 17ra eta izaera desberdinetako ekintzak izaten dira.

 

SAN MIGUEL JAIAK
Iraileko azkeneko asteburuan. Larunbateko nekazaritza ekologiko azoka da aipagarria.

INAUTERIAK
Inauteri igandean, eguerdiko 12.30tan “Santa Ageda mutilak” “Txino Dantza” dantzatzeko ohitura dago. Inauterietako asteartean amaitzen da jaia Txinoaren

AddThis Social Bookmark Button
   

Arrasate

farrasate1

SANTAMASAK
SAN JUAN JAIAK
MARITXU KAJOI
SAN NIKOLAS JAIA

 

 

 

SANTAMASAK EDO SANTO TOMAS JAIAK
Abenduaren 22an baserriko produktuak erakutsi eta saltzen dira, lehiaketa ezberdinak (gazta, fruta, barazki…), artisautza erakusketa, herri kirolak, kalejirak eta abar antolatzen dira.

SAN JUAN JAIAK
Jai nagusiak ekainaren 23tik 26ra ospatzen dira.
Errementari dantza San Juan bezperan egiten da, ekainaren 23an. Dantza honi San Juanetako zortziko dantzak ematen dio amaiera, San Juan suaren inguruan udalerriko hainbat taldek parte hartzen dutela; Arrasateko dantza taldeak, Arrasate Musical musika banda, txistulari taldeak, Arrasateko gaita-joleak, trikitilariak, albokalariak eta txalapartariak.

 

jaiakarrasa1MARITXU KAJOI
1977az geroztik, urriko lehenengo ostiralean ospatzen da Maritxu Kajoi. Txikiteroen saindari den Maritxu Kajoiren irudia Erdiko Kalean dagoen Arrosarioko Ama da. Egun horretan ohitura da dotore jantzita ateratzea.

SAN NIKOLAS JAIA
Abenduaren 6an San Nikolas jaia ospatzen da. Goizean zehar, herriko umeak kalez kale doaz San Nikolas kanta abestuz eta etxeetako balkoietatik eta udaletxeko balkoi nagusitik gaztaina, intxaurra, goxoki, txanpon eta abar botatzen dizkiete, hau da bolo-boloa.

AddThis Social Bookmark Button
   

Bergara

fbergara1

PENTEKOSTE JAIAK
INAUTERIAK
SAN MARTZIALAK ERROMERIA
AGIRREKO SAN MARTIN JAIAK

 

 

 

PENTEKOSTE JAIAK
Pentekoste jaiak dira jai nagusiak eta Pazkoa Egunetik 49 egunetara izaten dira. Bitorianatxoren jaitsierak ematen dio hasiera jaiei eta honen igoerak, amaiera. Ekintza aipagarrien artean aurkitzen dira dantza txapelketa, txirrindulari froga, pintura lehiaketa eta Banda Munizipalaren kontzertuak.

INAUTERIAK
Ostiral argalean hasten dira inauteriak haur mozorrotuen desfilearekin, eta larunbata eta martitzenean koadrilak mozorrotzen dira. Jaiei amaiera emateko, martitzenean sardina ehorzten da.


jaiakberga1SAN MARTZIAL ERROMERIA
Eguerdian aurreskua dantzatzen da. Ohiturari jarraituz, Bergarako koadrila eta familiak San Martzialera joaten dira eguna igarotzera.

AGIRREKO SAN MARTIN JAIAK
Bergarako San Martin de Agirreren omenezko jaia irailaren 16an da. Jaietako ekintza garrantzitsuenetako bat, santuaren egunaren haurreko larunbatean antolatzen den azoka da, bertan egiten baita lekuko fruta, barazki, gazta eta lora lehiaketa ireki bat. Gainera heldu zein haur danborradek eta su artifizialek ere garrantzi handia dute jai hauetan.

AddThis Social Bookmark Button
   

Elgeta

felgeta1

ASENTZIO ERROMERIA
ELGETAKO JAI NAGUSIAK
SAN BLAS EGUNEKO JAIA
SANTIAGO JAIA
SALBADOR EGUNEKO JAIA
SAN ROKE EGUNEKO JAIA
SAGARDO EGUNA

 

ASENTZIO ERROMERIA
Pazko-egunetik berrogei egunera jaunaren Igokundea (Ascension) ospatzen da. Egun hori beti osteguna izaten denez, ondorengo igandean ospatzen da Asentzioko kanpan, izen bereko ermita ondoan. Meza, erromeria eta herri bazkaria.

ELGETAKO JAI NAGUSIAK
San Pedro osteko lehenengo domekan Abere, artisautza, baserriko produktu eta makinaria Azoka eguna izaten da. jaiak, berriz, hiru egun lehenago hasten dira; ostegunetik igandera hainbat ekitaldi eta ikuskizun antolatzen dira.

jaiakelge1

SAN BLAS EGUNEKO JAIA
San Blas egunaren ondorengo igandean ospatzen da Arantzeta auzoan.


SANTIAGO JAIA
Goimendi auzoan, uztailaren 25ean.


SALBADOR EGUNEKO JAIA
abuztuaren 6an, hainbat ekintzarekin.

SAN ROKE EGUNEKO JAIA
Izen bereko ermitaren inguruan ospatzen da abuztuaren 15 eta 16an.

SAGARDO EGUNA
Iraileko hirugarren larunbatean, Gaztetxeak antolatzen du, sagardo eta patata tortilla lehiaketa egoten da.

AddThis Social Bookmark Button
   

Eskoriatza

feskoriatza1

SAN PEDRO JAIAK
SANTA AGEDA EGUNA, OTSAILAREN 5EAN
INAUTERIAK

 

 

 

SAN PEDRO JAIAK
Ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatzen dira eta kultura eta aisiarekin lotutako ekintza ezberdinak egoten dira; kontzertuak, danborrada…


jaiakesko1SANTA AGEDA EGUNA, OTSAILAREN 5EAN
“Santa Ageda Mutilak”, urte horretan 19 urte betetzen dituztenak dute eginkizun hori Santa Ageda bezperatik Inauteri igandera arte.
Otsailaren 4an baserriz baserri joaten dira abestu eta limosna eskean eta 5ean udalerriko kaleetatik.

 

 

INAUTERIAK
Jai hauei hasiera emateko, ostegunean Urdelardero eguna ospatzen da. lardero hitza latinetik dator eta olio esan nahi du. Jai hau txerri-hilketa garaian izaten da eta garizumaren hasierarekin eta okela jatearen debekuarekin lotzen da. horregatik jai honen oinarria txerri okela jatearekin lotuta dago, heltzear dagoen aldaketarako prestatzeko. Ohituraz, haurrak etxez etxe joaten ziren ziria edo makilarekin, ematen zizkieten jakiak jasotzeko (txorizoa, piku sikuak, urdaia…). Gaur egun, neska-mutikoak baserritar jantzita ateratzen dira, kalez kale kantuan , eskuan ziria daramatela, baina orain gozokiak botatzen dizkiete balkoietatik beraien kantuak eskertzeko.

AddThis Social Bookmark Button
   

Leintz Gatzaga

fleitz1

SAN MILIXANAK
JAI NAGUSIAK
SAN MARTÍN JAIA

 

 

 

 

SAN MILIXANAK
Azaroaren 13an edo ondorengo igandea. Urtero egiten den artisautza azoka, ekintza ezberdinak antolatzen dira.

 

jaiakleintz1JAI NAGUSIAK
Irailaren 8an, txirrindularien zaindari den Dorletako Amaren egunean.

SAN MARTÍN JAIA
Uztaileko lehen igandean Zurtitzako San Martin ermitan.

 

AddThis Social Bookmark Button
   

Oñati

fonati1

CORPUS CHRISTI
MUSIKA EGUNAK
ARANTZAZUKO AMA BIRGINAREN EGUNA
DÍA DEL NIÑO

 

 

 

CORPUS CHRISTI
Erdi Aroan jatorria duen jai hau oso xumea zen hasiera batean, baina XVI. mendeaz geroztik, Corpusa, liturgia katolikoan dagoen jairik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.
Gaur egun tramoia haren bertsio depuratua mantentzen da Oñatin, baina oraindik ere ederra. Elementu erlijiosoez gain, ospakizunak hiru elementutan oinarrituta dago: lehenengo Aldareko Jaunaren Kofradiako partaideak desfilatzen dute kandelatzarrak eta kapa nabarrak jantzita, zutoihalaren atzetik; bestalde, Kristo, Apostoluak eta San Migel pertsonifikatuak ditugu beren ileorde, mozorro eta atributuekin eta dotorezia bereziarekin eta militar kutsuarekin, Oñatiko zaindaria den Arkanjelua; eta azkenik, saio guztia bateratzeko, dantzariak, jai honetan hain ezaugarri den errespetu eta pozaren sinboloa. “kontrapasa”, “makildantza” eta “arkudantza”, benetan dantza ikusgarria izan, interes etnografikoa ere badu.

 

jaiakoinati1

MUSIKA EGUNAK
Maiatzeko igandeak.

ARANTZAZUKO AMA BIRGINAREN EGUNA
Irailak 9an ospatzen da, Gipuzkoako zaindarien eguna.

DÍA DEL NIÑO
Irailak 9an ospatzen da, Gipuzkoako zaindarien eguna.

AddThis Social Bookmark Button