Arrasate

SANTAMASAK
SAN JUAN JAIAK
MARITXU KAJOI
SAN NIKOLAS JAIA
Â
Â
Â
SANTAMASAK EDO SANTO TOMAS JAIAK
Abenduaren 22an baserriko produktuak erakutsi eta saltzen dira, lehiaketa ezberdinak (gazta, fruta, barazki…), artisautza erakusketa, herri kirolak, kalejirak eta abar antolatzen dira.
SAN JUAN JAIAK
Jai nagusiak ekainaren 23tik 26ra ospatzen dira.
Errementari dantza San Juan bezperan egiten da, ekainaren 23an. Dantza honi San Juanetako zortziko dantzak ematen dio amaiera, San Juan suaren inguruan udalerriko hainbat taldek parte hartzen dutela; Arrasateko dantza taldeak, Arrasate Musical musika banda, txistulari taldeak, Arrasateko gaita-joleak, trikitilariak, albokalariak eta txalapartariak.
Â
MARITXU KAJOI
1977az geroztik, urriko lehenengo ostiralean ospatzen da Maritxu Kajoi. Txikiteroen saindari den Maritxu Kajoiren irudia Erdiko Kalean dagoen Arrosarioko Ama da. Egun horretan ohitura da dotore jantzita ateratzea.
SAN NIKOLAS JAIA
Abenduaren 6an San Nikolas jaia ospatzen da. Goizean zehar, herriko umeak kalez kale doaz San Nikolas kanta abestuz eta etxeetako balkoietatik eta udaletxeko balkoi nagusitik gaztaina, intxaurra, goxoki, txanpon eta abar botatzen dizkiete, hau da bolo-boloa.














