Bergara

fbergara1

PENTEKOSTE JAIAK
INAUTERIAK
SAN MARTZIALAK ERROMERIA
AGIRREKO SAN MARTIN JAIAK

 

 

 

PENTEKOSTE JAIAK
Pentekoste jaiak dira jai nagusiak eta Pazkoa Egunetik 49 egunetara izaten dira. Bitorianatxoren jaitsierak ematen dio hasiera jaiei eta honen igoerak, amaiera. Ekintza aipagarrien artean aurkitzen dira dantza txapelketa, txirrindulari froga, pintura lehiaketa eta Banda Munizipalaren kontzertuak.

INAUTERIAK
Ostiral argalean hasten dira inauteriak haur mozorrotuen desfilearekin, eta larunbata eta martitzenean koadrilak mozorrotzen dira. Jaiei amaiera emateko, martitzenean sardina ehorzten da.


jaiakberga1SAN MARTZIAL ERROMERIA
Eguerdian aurreskua dantzatzen da. Ohiturari jarraituz, Bergarako koadrila eta familiak San Martzialera joaten dira eguna igarotzera.

AGIRREKO SAN MARTIN JAIAK
Bergarako San Martin de Agirreren omenezko jaia irailaren 16an da. Jaietako ekintza garrantzitsuenetako bat, santuaren egunaren haurreko larunbatean antolatzen den azoka da, bertan egiten baita lekuko fruta, barazki, gazta eta lora lehiaketa ireki bat. Gainera heldu zein haur danborradek eta su artifizialek ere garrantzi handia dute jai hauetan.

AddThis Social Bookmark Button