SL - GI 10

oñati ekialdea . aloñapeko ibilbidea  SL-GI 10


OÑATI EKIALDEA . Aloñapeko ibilbidea (SL-GI 10)

Iraupena: 2 ordu
Distantzia: 8.5 km

Deskargak: SL-Gi10.gpx  SL-Gi10.kml

Ohiko ibilbide honetatik Oñatiren ikuspegi zabala dugu. Erdigune historikoan hasi eta nekazaritza giroko auzoetatik igarotzen da, eta altxor natural eta etnografiko ugariz gozatzeko parada izango dugu.

 

onati101H. Oñati. Oñatiko erdigunetik abiatzen da ibilbidea, San Anton plazatik, San Anton kaletik aldapan gorantz eginez. Aldapa honetatik, herriko erdiguneko teilatuak ikusiko ditugu eta hauen artean, San Migel parrokia eta Sancti Spiritus Unibertsitea nabarmentzen dira. Gorantza begiratuz, Zumeltzegiko dorrea dago.

a. Zumeltzegi Dorrea. Dorrea alde batetara utziz, eskuin aldeko bidetik, gorantza jarraituko dugu hormigoizko pistatik piskanaka piskanaka. Torretxebarri baserrira heldu baino lehen eskuin aldera eginez eta pinadia zeharkatuz Errekalde baserrira jeisteko.

b. Larraña auzoa. Arranoaitzeko errekastoa zeharkatu ondoren, Errekalde baserriaren inguruan Urubilera eramango gaituen bidetik gorantz egingo dugu, ondoren Elordui baserrira eramango gaituen pista hartzeko.
Elordui baserriaren alboan eskuin aldera hartu Obiagarantz. Orain dela gutxi arte, kaltzada honetako zatiaren baldintzak inguruko egokienak ziren. Obiaga baserria alde batetara utzi eta Larraingaineko bidegurutzera jeisten da ibilbidea.
Elkartea ezkerrean utziz, aldapan behera, Leibar baserria ikusiko dugu. Hemendik, ezkerrera jarraituz, garai batetan Oruetako gunea osatzen zuten baserri multzora ailegatuko gara, gaur egun Pullangua, Zeziñena eta Erbiña baserriek osatzen dute gune hau.
Mondragon Unibertsitatearen eta Larraña Institutoko gunearen gainekaldetik, ezkerreko bidetik, Ikorostondo edo Kortako errekastora ailegatuko gara.

c. Olabarrieta auzoa. Gorago dagoen txabolan eskuin aldeko bidea hartu eta bideska jarraituz zelaia zeharkatu, Irubieta baserriaren alboan Olabarrieta auzora eramango gaituen pista hartuz.
Asfaltozko bidetik jetsiz Olabarrietako beste auzune batetara ailegatuko gara, Olarazan auzunera; bidegurutzetik gorantz baserri batzuen eta San Jose ermitaren albotik igaro ondoren, antzinako Errege Bidera jetsiz, Ugarteko zubiaren ingurura. Olaran errekaren albotik, Arrazola Azpikua zubiaren behekaldetik igaro ondoren Lepazpira eramaten duen Gi-2630 errepidera iritsiko gara. Errepidea zeharkatu ondoren Aiastui baserriarekin egingo dugu topo.

d. Murgia auzoa. Pistatik zati txiki baten gorantza igo ondoren Murgiako auzoa dago. Besteak beste, Maala, Korostola, Arretxe, Bixain,….baserrien albotik pasa ondoren Asentzio ermitara ailegatuko gara eta elizbidetik Jauregikoa baserriaren albotik Murgialdai baserrira. Ondoren, San Martingo hariztia dago eta bidegurutzea jarraituz San Martingo ermita. Hariztitik irtetzerakoan, Murgiazubietako zubi zaharrera jeisten da eta jarraian, Oñatiko erdigunera.

Interesguneak:

1. Zumeltzegi Dorrea
Leku estrategikoan, bertatik, Oñatiko hirigune historikoa ikusten da eta helburu horrekin XIII. eta XIV. mendeetan, Oñatiko Jauntxoek, Gebaratarrek, eraiki zuten, aldi berean, Arabako euren lurraldeetatik etortzen zirenean etxebizitza ofíziala izateko eta eurek izendatutako Oñatiko Alkatearen etxebizitza izateko. Nahiz eta XIX. mendean baserri bihurtu Erdi Aroko hainbat ezaugarri mantentzen ditu; esaterako, 15 metroko altura duen laukizuzen tankerako solairua eta jatorrizko orma sendoak.

2. Larraña auzoa

Baserriekin osaturiko gune interesgarria; antzinako ur putzuak, labaderoa, Korta errekako presa eta zubia, Irubietako zubia eta Ugarkaldeko presa zaharra mantentzen dira.

3. Olabarrieta auzoa
Auzo honetan hainbat baliabide interesgarri ditugu: Basazabaleko karobia, Basauriko auzunean baserrien multzoa, Errementerikua, Basauri eta Olazaran auzunetako gurutzadurak. Olazaraneko auzunean, San Jose ermita eta beherago, Ugarteko multzoa (baserria, zubia, iturria eta beste hainbat eraikuntza).

4. Murgia auzoa
Zonalde zabala eta laua, bertatik Udalatx, Aloña, Orkatzategi, Anboto,… inguruetako ikuspegi zoragarriak daude; baserrien artean, Jauregi baserria nabarmendu daiteke. Asentzioko ermitan Borgoñako Felipek egindako XVI. mendeko erretaula aipatzekoa da eta San Martin parkean, jatorrizko egurrezko egitura gordetzen duen izen bereko ermitaren barnekaldean XV. eta XVI. mendeko hiru erretaulak; erdikoa, plateresteko estilokoa, Pierres Picartena da.

Informazio gehiago:


sl-gi-10
OÑATI EKIALDEA . Aloñapeko ibilbidea (SL-GI 10)

AddThis Social Bookmark Button