Antzuola

PR - GI 101

BASALDE AUZOAN ZEHAR PR – Gi 101


BASALDE AUZOAN ZEHAR PR – Gi 101

Iraupena: 2 ordu
Distantzia: 7 km
Ibilbide hau natura, arkitektura eta etnografia aldetik interesgarria da.

 

 

 

antzu2_11H.- La Antigua baseliza. Ibilbidea Antigua auzotik, Antigua baselizaren ingurutik abiatuko da, gogoratu, parean, errepidea gurutzatuz gero, Kalbarioko gurutzeak daudela. Bertan, Irimoegi Goena auzoko errepidea hartu eta, hemendik aurrera PR-Gi 98 ibilbidearen bidearekin batera, lehendabizi ezkerraldera Ibarre baserria ikusiko dugu.
Errepidea jarraituz eta ezkerraldean Aitzaga baserria utziz, berehala antzinako Los Vascongados trenbidearekin egingo dugu topo.

a.- Kaxeta. Une honetan PR-Gi 98 alde batera utzi eta etxe honen ingurutik trenbidea hartu eta eskumaldean Otamendi, Irimo eta Eguzkitza baserriak ikusiko dira. Bide hau jarraituz, Iñurrigarro garaiko baserrira helduko gara. Hemen trenbideko bidea utzi eta errepidea jarraitu aldapan behera, Basalde errekaren ertzetik. Tartean, alde batera Basaldeko errota dago.

b.- San Blas baseliza. Errepidea jarraituz, ezkerraldean Aitzaga Basalde baserriaren parean, San Blas baseliza dago. Errepide hau bukatzen denean GI-632 errepidea ikusten da.

c.- Zorroztarrieta eta Altzeta. Une honetan, kontuz, errepidea gurutzatu eta, paretik abiatzen den porlanezko pista jarraitu. 950 metrotara Zorroztarrieta baserria dago eta berehala Altzeta, handik 250 metrotara. Altzetan pista alde batera utzi eta lurrezko bidea jarraituz Loietara helduko gara. Hemen ostera, pista hau eta Iraingo erreka jarraituz Iriarte Gainekoa baserrira helduko gara, jadanik Antzuolan gaude. Hemen bukatzen da ibilbidea.

Interesguneak:

1. Antigua auzoa
Auzo honetan ikusgarriak dira, besteak beste, Iriarte-Azpikoa baserria, Antiguako baseliza, Antiguako errota eta Kalbarioko gurutzeak. Iriarte-Azpikoa baserria, bere ohol egiturarekin eta erdian harlanduzko zutabe toskanoa duena, XVIII.mendean eraikia. Antiguako baselizan Andra Mariaren irudi gotiko ederra ikusi daiteke (XIV.mendekoa). Bestalde, Antiguako errotan, garai bateko errotaren tresneria gordetzen da.

Kalbarioko gurutzeak, barrokoak hauek ere, Pasioaren ikurrez horniturik daude eta ohiturak dioskunez, herriko seme asko eramaten ziren bertara oinez ikastera: hiru buelta ematen ziren otoitz egiten eta buelta bakoitzean oilarraren irudiari pa ematen zitzaion.

2. “Ferrocarriles Vascongados” trenbidea
Trenbide honek, Antzuola Bergara eta Zumarragarekin elkartzen zituen. Horrela, Durangotik Zumarragara zihoan trena Bergarako Mekolalde auzoan, Vasco-Navarro trenbidearekin elkartzen zen. 1971an desagertu zen.

3. Basalde auzoa
Auzo honetan baserriak bi alde desberdinetan daude: bata Irimo hegalean eta, bestea, Arrolako hegalean. Hamasei baserriko auzoa da hau.

antzu2_214. San Blas baseliza
Olotz izeneko lur eremuan dago eraikita, eta ezaguna da batez ere, zaindari honek eztarriko gaitza sendatzen dituelako. Hala ere, garai bateko zaindaria Santa Engratzia omen zen; Santa Engratzia de Olotz, dokumentuetan agertzen den bezala. Otsailaren hiruan ospatzen da bertako jaia eta bertara, herriko okindegietan egindako opil bereziak eramaten dira bedeinkatzera. Mende honen hasiera arte berriz, ondoren landuko ziren baba, arto eta abarren haziak bedeinkatzen ziren Santa Engratzia egunean, hau da, apirilak 26an.

 

Baseliza gotiko txiki hau, 1500.urte inguruan eraiki zuten, sarrerako eta hegoaldeko leihoetako ojiba-arkuek eta hegoaldeko alderdiko leihoek agertzen duten bezala. Barruan, “U” tankerako koroa dauka, Zumarragako Antiguako Amaren ereduaren araberakoa.

Inguruko beste aukera batzuk:

PR-Gi 98: Uzarraga-Galartza-Lizarraga-Irimoegi Goena.

Informazio gehiago:

 

h1smzz42

BASALDE AUZOAN ZEHAR PR – Gi 101

AddThis Social Bookmark Button
   

Artikulu gehiago...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL