PR - GI 98

UZARRAGA – GALARTZA – LIZARRAGA – IRIMOEGI GOENA AUZOETATIK PR – Gi 98


UZARRAGA – GALARTZA – LIZARRAGA – IRIMOEGI GOENA AUZOETATIK PR – Gi 98

Iraupena: 3 ordu
Distantzia: 9 km
Paisaia ederraz eta naturaz gozatzeaz gain, ibilbide honek Antzuolako nekazal auzoetan sakabanatuta dauden baserriak ezagutzeko aukera ematen digu.

Deskargak: PR-Gi98.gpx  PR-Gi98.kml

 

poraneu1H. Antzuola. Ibilbidea Antzuolan Bergara aldeko irteeraren ingurutik abiatzen den Uzarraga auzoko (GI-3112) errepidetik hasten da, Etxezuri baserriaren albotik.

a. Uzarraga auzoa. Errepide hau jarraituz eta Arizmendi eta Iturriotz baserriak ezkerraldean utziz San Juan Bataiatzailearen elizara ailegatuko gara. Iturriotz baserriaren ondoan 1971ko otsailean desagertu zen “Ferrocarriles Vascongados” trenbidearen zubia dago eta antzinako trenbidearen aztarnak

b. Galartza auzoa. San Juan elizatik aurrera segi asfaltatutako pistatik eta lehen bidegurutzean eskuinaldeko pista hartu Arrasate baserria ikusi arte. Bidegurutze honetan aurrera jarraitzen bada, ezkerraldean Santa Ageda ermita dago. Arrasate baserriaren alboko pinadia zeharkatu eta aintzinako Eliz bidea jarraituz Aranguren baserriarekin topo egingo dugu. Iadanik Lizarraga auzoan gaude

c. Lizarraga auzoa.
Segi aurrera asfaltatutako bidetik eta San Martzial ermitaren alboan dagoen Iturbe baserriaren inguruko lurrezko pista hartu. Akiñabeiko errotaren albotik pasatu ondoren asfaltatutako bidea ikusiko dugu. Jarraitu aurrera eta berriz, lurrezko pista hartu. Berehala, pinadi, harizti eta pagadien artetik, tartean Ogeiturriko erreka zeharkatuz, errepidea dago, Irimoegi goena auzora ailegatuko zara.

d. Irimoegi goena auzoa. Errepidetik beherantz 100 m. egin eta bigarren bidegurutzean eskuinaldeko bidea hartu, aurretik Kaxeta etxearen albotik “Ferrocarriles Vascongados” trenbide zaharraren bidea ikusiko dugu. Lurrezko bide hau jarraituz Aitzaga baserriaren albotik, ostera errepidera bueltatu arte. Hemendik Antzuola herriko panoramika dotoreak ikus daitezke. Azkenik, errepidea jarraituz Antzuolako herrira, Antigua auzora helduko gara.

Interesguneak:

lizaran111. Uzarraga auzoa
Herriko bigarren parrokia dugu San Juan Bataiatzailearena. Bere jatorriaz era guztietako iritziak daude: tenplarioen bizileku izan zela, ez zela izan,.. hala ere, bere lehen aztarnak XIII-XIV.mendeetan azaltzen dira. Uzarraga auzoa 18 baserrik osatzen dute.

2. Galartza auzoa
Galartza auzoa 17 baserrik osatzen dute eta bertan, Santa Ageda ermita dago, San Llorente nahiz Sallabente izenez ere ezagutua. Egun, otsailaren 5ean ogia eta haziak bedeinkatzen dira.

3. Lizarraga auzoa

Lizarraga auzoa 19 baserrik osatzen dute eta San Martzial da auzo honetako zaindaria. Bere jaia ekainaren 30ean ospatzen da eta bertako kofradeek, San Martzial egunean ateratzen den “kofradeen pitxarra” bitxia gordetzen dute. Errota ugarien ingurua izandakoa da.

4. Irimo-Goena auzoa
Irimo-Goena auzoa 18 baserrik osatzen dute eta bi zati bereiztu daitezke: bata, herrigunera begira dauden baserrietara daramana eta bestea, Aizpurutxotik abiatzen dena.

5. Antzuola
Hirigunean, herriko plazz, XVIII. mendeko multzo barrokoa, Errukizko Amaren parrokia eta La Antigua ermitaren ingurua azpimarratu behar dira.

Inguruko beste aukera batzuk:

Gorlazuri, Trekutz eta Korrostarratzuko atseden lekuak

Informazio gehiago:

h1smzz41

UZARRAGA – GALARTZA – LIZARRAGA – IRIMOEGI GOENA AUZOETATIK PR – Gi 98

AddThis Social Bookmark Button

Ikusi baita ere...