Historia

aran11

Arantzazuko Santutegia, Oñatiko udalerrian, amildegietan zintzilik, ingurune basati eta natural batean, arkaitzetan eraikita dago.

1918a geroztik Gipuzkoako zaindari den Arantzazuko Ama, probintziaz kanpo ere badarama bere zaintza, misiolariei esker, Ameriketaraino helduz.

Historiak 1468ra garamatza, tradizioak dioenez, irudia aurkitu zen urtera. Tradizioaren arabera, inguru hauetan bere artaldearen bila zebilen Uribarriko artzain batek aurkitu zuen. Baltzategiko Errodrigo zuen izena. Tradizio honen arabera, irudia elorri batean zegoen lagata; gerora bizitzaren irudi giza erabili den elorria. Eta, egia esan, Arantzazun elorri, edo arantza ugari dago.
Egia da hasieratik hasi zirela Oñatiko eta Arrasateko bizilagunen erromesaldiak aparteko leku honetara. Oñatitik Arriarango Juana bidali zuten laguntzaile talde batekin irudia zaindu eta gero eta kopuru handiagotan heltzen ziren erromesei harrera egiteko. 1501ean lortu zuten Frantziskotarrek Aita Santuaren baimena Arantzazun egoteko, eta hemen egon dira 500 urtez baino gehiago.
Arantzazuk historia handia du. historia espiritual eta kultural aberatsa. Erromesaldi askoren zentroa izan da eta euskaldunentzat topagunea. Santutegiaren historia kulturala esanguratsua izan da euskal literatura, musika eta artean. Hiru sute garrantzitsu jasan ditu (1553, 1622 eta 1834), eta aurrera egiteaz gain indartua atera da sute bakoitzarekin, erromes eta Arantzazuko maitaleei esker, zeren eta aldi bakoitzean Arantzazu politago bat jaso baitzuten.

AddThis Social Bookmark Button