Misterioa

Santutegia eta Gandiaga Topagunea artean “misterioa” deritzon gunetxo bat dago, gogoeta eta baitaratzerako ingurua.
Leku honetan aurkitzen ditugun sinboloek dute garrantzia; elorria, Arantzazuko identitatearen zentzua; harkaitza, harkaitzetik ateratzen den ura; testiguak, batzuk aurpegi zehatzarekin.
Toki honen helburua antropologian oinarritutako dinamika propioa duen gizarte baten eta fedearen misterioa eta ospakizunari dagokionaren arteko pausoa izatea da.














