PR - GI 92

IZURIETA, GALARTZA, GELLAO ETA APOTZAGA ELIZATEAK PR-Gi 92


IZURIETA, GALARTZA, GELLAO ETA APOTZAGA ELIZATEAK PR-Gi 92

Iraupena: 2,5 ordu
Distantzia: 8,2 km
Deskargak: PR-Gi92.gpx  PR-Gi92.kml
Ibilbide honetan Aretxabaletako eta Eskoriatzako hainbat elizate zeharkatuko ditugu, baina ibilbidea Aretxabaletan hasi eta amaitzen da.

 

 

are2_11H.- Aretxabaleta. Aretxabaletan hartu Gi-3920 errepidea, Aramaioko norabidean; berehala, Izurieta elizateko errepidea, Gi-3132, ikusiko duzu.

a.- Izurieta elizatea. Errepide hau jarraitu aldapan gora, Izurieta Aurrekoa baserriarekin topo egin arte, eskuin aldera Izurieta elizateko Izurieta Azpikoa, Olabena baserriak eta San Pedro parrokia daude.

Hemen aurrera egin gorantz asfaltuzko bidetik eta Ametzaga Garai baserriaren albotik pasatu ondoren lurrezko pista hartu behar da. Pinudien artean, Galartza elizateko Naparrena baserrira ailegatu arte. Eskuin aldera begiratu, bertatik, Arrasateko Udalatx mendia, udala auzoa eta Arrasateko herria begiztatu daitezke.

b.- Galartza elizatea. Hemen, berriz, Gi-3133 errepidea hartu eta hau jarraitu Alkurrena eta Etxezuri baserrien ondotik, Tauleruena Txiki baserriaren albora ailegatu arte. Hemen eskuin aldeko errepidea hartu eta jarraitu Gellao elizateko parrokia dotorea ikusi arte, berriz, Gi-3920 errepidera bueltatuko gara. Tartean elizate honetako hainbat baserrien ingurutik pasatuz. Bestalde, aurrera eginez gero Galartzako parrokiara eta Galartzako dorretxera hurbilduko gara.

c.- Gellao elizatea. Eliza honetan jarraitu errepidea gorantz eta ezkerraldeko asfaltozko errepidea hartu. Laister Etxabe baserrira helduko gara, aurrera eginez poliki-poliki Eskoriatzako Apotzaga elizatera ailegatuko gara. Bidean Aramaioko Untzilla auzoko ikuspegi dotoreak ikusiz.

d.- Apotzaga elizatea. Hemen San Miguel parrokiaren atzekaldetik pasatu ondoren bertako hilerri ezagunera joango gara. Handik abiatzen bait da Aretxabaletara bueltan eramango gaituen lurrezko bidea. Berehala, San Bernabe ermitarekin egingo dugu topo eta maldan behera Apotzaga-Etxeberri auzoko baserrietara eramaten duen errepidearekin elkartu arte. Hurbil San Blas edo Sailuente baseliza dago. Puntu honetan, errepidea jarraituko dugu aldapan behera eta Antxustei baserriaren albotik pasa ondoren Aretxabaletako kiroldegiraino helduko gara eta hemen bukatzen bait da ibilbidea.

Interesguneak:

1. Izurietako elizatea
Aretxabaletako hirigunetik gertuen dagoen elizatea dugu. San Pedro parrokiak erromanikoko zenbait aztarna gordetzen ditu. Hamar baserriz osatuta dago eta bertan Izurieta Azpikoa baserria nabarmendu daiteke. Jaiak ekainaren 29an ospatzen dituzte.

are2_21
2. Galartza elizatea

Murugain mendiaren magalean aurkitzen da eta bere erdigunean Santa Lutzia parrokiaren alboan, Galartzako Dorretxea dago.
Eraikin hau XIV. mendekoa da, harri gorriaren gainean jasota dago eta gerra garaitik gaurdaino asko izan dira ezagutu dituen aldaketak. Galartza leinuaren oinetxe hau gotorlekua eta babeslekua izan zen etxea baino lehen. Galartzatarrena Leintz Bailarako leinurik nagusienetarikoa zen Erdi Aroko azkenaldian. 1999. urtean Aretxabaletako Udalak berreraikitze lanak burutu zituen.

3. Gellao elizatea

Eskoriatzako elizate honetan Andra Mari Jaokundearen parrokia, ate erromaniko interesgarria duena, azpimarratu daiteke. Gainera, Aramaioko errepidean Paduako San Antonioren ermita dago, eta honen lehen berriak 1653koak dira. Errepidez Aretxabaletatik heltzen da, nahiz eta Eskoriatzako Apotzaga elizateak hiru kilometro besterik ez izan.

4. Apotzaga elizatea
Oso ezaguna da erromaniko eta gotikodunak diren aztarna arkotektoniko ugari dituen San Miguel parrokiaren alboan dagoen Apotzagako hilerri zirkularra, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatua. Hurbil San Bernabe ermita dago. Bestalde, azpimarratzekoak dira Kurtzebarri, Anboto eta Udalatxeko bista ederrak.

Inguruko beste aukera batzuk:

-Aramaioko Untzilla auzoa
-Apotzaga-Etxebarri auzoa

Informazio gehiago:

 

h1smzz43

IZURIETA, GALARTZA, GELLAO ETA APOTZAGA ELIZATEAK PR-Gi 92

AddThis Social Bookmark Button