Arrasate

PR - GI 91

ERREGEBIDE-BEDOÑA PR – Gi 91


ERREGEBIDE-BEDOÑA PR – Gi 91

Iraupena: 2,15 ordu
Distantzia
: 8 km 

Deskargak:  PR-Gi91.gpx  PR-Gi91.kml
Ibilbide hau Zaldibar ingurutik eta Erregebidea hartuz Oñatiko Zubillaga auzorantz doa, handik Urkuluko bidea jarraitu eta Bedoña azpikaldera. Bedoñara igo eta San Andres auzora heltzeko.

 

arrasate2_11H.- Arrasate. Ibilbidea, Debagoieneko Ospitalearen ostetik eta Etxezuri etxetik gorantz doan bidetik hasten da, Antzarigartura iristeko hartzen den asfaltaturiko bidetik, alegia. Hasiera batean, nahiko aldapa gogorra suertatu daitekeen arren, poliki-poliki eta igotzen goazen heinean malda leuntzen doa. Behin saihesbide azpitik pasatu eta gero, eta malda gogorra igo ostean, ezkerretara hartzen da.

Handik, bidekurutze bateraino iritsiko gara, non asfaltaturiko bidea utzi eta hartxintxorrezko bide bat jarraituko dugun.

 

a. Bedoña auzoa. Ordurarte igotakoa, Erregebidearen zati bat besterik ez da. Erregebidea muino bateraino doa, hots, Azuelako gaineraino. Han bidekurutze bat dago eta bidekurutze horrek Bedoña, Zaldibar, Zubillaga eta Bakueko mendietara bideak banatzen ditu. Hala ere, ibilbideak beherantz hartzen du pista zabal batetik Zubillaga ingururantz. Bide ertzean metal ura ematen duten pare bat iturri daude.

b. Erregebidearen zubia. Nahiko jaitsiera luzea burutu ondoren eta zelai zabal baten ondoan, ezkerrera hartzen da, errekaren uren norabidea jarraituz. Amaieran, Erregebidearen aztarna bakarra dago, hau da, zubi txiki bat, harlanduz egina. Zubia pasatu eta gero, eskuinera jo eta errepide batetik bidekurutze garrantzitsu batera iristen gara. Inguru horri Zubibarri deritzo.

c.- Andra Mari Zuri ermita. Aipaturiko bidekurutzetik banandu eta porlanezko bide batetik joko dugu, Andra Mari Zuri baserri-ermitatik pasatuz. Ondoren, eskuinera irteten den lehenengo bidea hartzeko. Horrela, Errekabarrenetako bailara estu eta ederrean barrena sartzen gara. Bidea, mendi-hegaletik doa, pinu eta zuhaitz hostozabalen artetik. Bideak, Bedoña auzoko bailara azpira eramaten gaitu.

d.- Santa Eulalia eliza. Handik, ibilaldiak zuzen jarraitzen du, beti ere, Bedoña goialdean gelditzen delarik. Bidearen ertzean Uretsako iturriak daude. Zuzen-zuzen bidea jarraituz Mendibitzu azpira helduko gara. Hala ere, igoera ez da han amaitzen, nahiz eta bidearen zorua aldatu, aurrera jarraitu Santa Eulalia eliza arte.

e.- San Andres auzoa. Handik, ezkerrerantz egiten du bideak eta PR-Gi 106arekin batera aurrera egiten du. Sologaizto baserria baino metro batzuk aurrerago eskuinetara dagoen bidea hartu eta aldapan behera San Andres auzoan amaitzen da ibilbidea.

Interesguneak:

arrasate2_211. Arrasateko Erdi aroko gunea

XIII.mendean sortuta, Erdi Aroko gunearen hiri egitura gordetzen du. Hiru kaletan antolatuta dago eta, herriko sarrerako hiru ate mantentzen ditu. Barnealdean, interesgarriak diren hainbat eraikuntza daude, hauen artean Udaletxea eta San Juan Bataiatzailearen parrokia. 


2. Andra Mari Zuri ermita

Antza denaz, inguruetako eliza zaharrenaren ospea zuen eta bailarako hainbat biztanle joaten ziren hara jai egun eta igandetan meza entzutera. Horrez gain, San Andres baselizarekin nahiko harreman zuen eta urtero Andra Mari Zuriaren irudia eramanez, prozesioan, San Joseperaino joaten ziren.
Badirudi bertako Andra Mariaren irudia Arabako lautadatik ekarritakoa dela, Gasteizetik, alegia.
Bedoñako bizilagunek, oraindik ere, gogoan dute nola kontatzen zieten aitona-amonek urte asko dela, oraingo Andra Mari Zuri baserrian parrokoa bizi zela eta ermita barruan lurperatzen zirela hildakoak. Haiek esanda, ez omen zen meza hasten Bolibarko baserri urrun bateko amona zahar bat iristen zen arte.
Antzina, abuztuak 5ean erromeri famatu bat ospatzen zen eta bertara, Bedoñako baserrietako ordezkari bakoitzak, eskuetan kandela bat zuela, Amabirjinaren irudiari eskaintzen zioten. Lehortaldietan Andra Mari Zurin errogatibak egiten ziren.

3. Mendibitzu baserria
Baserri honetan Juan Arana Ezpeleta jaio zen (Bedoñako Fray Joaquín). Euskarazko olerkari lirikoa izan zen eta hil zen urtean “Euskaltzaleak”eko lehen olerki saria jaso zuen. Makina bat poesi lan idatzi zuen, beti ere, “Loramendi” gaitzizenez. Bere lehen meza eman baino egun batzuk baino lehenago hil zen.

4. Santa Eulalia eliza
Estilo errenazentistako eliza honetan leihoetan elementu erromanikoak antzematen dira mendebaldeko fatxadan. Abenduaren 10an ospatzen da Santa Eulalia eguna.

5. Zabale baserria
Baserri honetan inguruko Udaletxea izan zela esaten da; batzargela, liburuen artxiboa, zin egiteko aldarea... zituen. Antza denez, bi sarrera ere bazituen, bata jauntxoentzat edo nagusientzat eta bestea zerbitzarientzat. Badirudi kartzela ere bazegoela. Bertan bizi ziren amonek ziotenez, hantxe Amabirjinari paperezko jantziak egiten zizkioten eta haiekin gero apaindu. Garai hartan panpinik ez eta irudia erabiltzen zuten modelo gisa. Beharbada, Bedoñari egokitu zitzaion Leintz bailarako Alkatetzaren txanda eta horrexegatik izan zen Udaletxe.

Inguruko beste aukera batzuk:

PR-Gi 106: Arrasate-Arantzazu. Erromesbidea.

Informazio gehiago:

 

h1smzz45

ERREGEBIDE-BEDOÑA PR – Gi 91

 

AddThis Social Bookmark Button
   

PR - GI 96

UDALA – BESAIDE PR – Gi 96


UDALA – BESAIDE PR – Gi 96

Iraupena: 2,5 ordu
Distantzia: 6,4 km
Deskargak: PR-Gi96.gpx  PR-Gi96.kml
Udala eta Besaide bi bide ezberdinez batzen ditu ibilbide honek, beti ere, Udalatxeko maldetan dagoen artadi aberatsari garrantzia emanez.

 

 

udalatx1H. Udala auzoa. Ibilbidea auzoaren erdigunera doan bidearen gainekaldean hasten da. Bertatik, San Esteban eliza ikusten da.

Bidegurutze batetara iritsi baino lehenago Iñusteiko garbitokia zegoen. Bidegurutze horretan goratz joko dugu, aintzinako “Goiko biretik”. Pare bat bihurgune igaro ondoren, bidearen eskuinaldera Neberako iturri naturala dago.
Poliki-poliki gorantz igoaz beste bidegurutze batetaraino heltzen gara. Handik eskuinera jarraituz gero elurtegi edo neberoraino iritsi daiteke. Hala ere, ibilbideak zuzen jarraitzen du.

a. Gazeagako karobiak. Artadi bat igaro ondoren, pinudi batetara heltzen gara, hots, Gazeagako karobiak dauden tokira.

b. Artetako txabola. Txabola hau igaro ondoren, zoruan harriak eta lurra tartekatzen dira.

c. Besaide. Jaitsiera labur bat egin ostean pista zabal batetaraino iristen gara. Hantxe, Elorriora edo Kanpazarrera hartu badaiteke ere, guk ordea Besaideko iturrirantz joko dugu.

d. Hemendik nahi izanez gero Besaideko Kanparaino jo daiteke. Besaideko iturritik pasatuz bidexka hartu eta pinu artetik doan “Beheko birie” jarraituko dugu. Igoera eta jetsiera batzuen ostean, Iñustei inguruan Beheko biriek Goikoarekin bat egiten du, zuzenean San Esteban elizaren ingurura helduz.

Interesguneak:

besaide11. Udala auzoa
Udalatx mendiaren magalean, bertan San Esteban eliza dago. Sabaia Juan Bautista de Salturri hargin maisuak eraiki zuen 1609an, eta aldare nagusia, berriz, Antonio Antiak eta Manuel Olaranek 1763an. Atalde erromanikoa du. Bertako jaiak abuztuaren hasieran ospatzen dira.

2. Neberako iturria
Txukurrillo baserrira daraman bidearen azpian zapore oneko iturria dago.

3. Nebera edo elurtegia
Zoruan zulatutako planta zirkularreko putzu bat da, alboetan eta haren sakonera osoan harearri eta kareharrizko harlanduz jantzita. Putzu honek 500 urte inguru ditu. Handik lortzen zen izotz puxkekin, izozki eta sorbeteak egiten ziren. Edariak freskatzeko edo meningitis moduko gaixotasunak sendatzeko ere balio zuen.

4. Gazeagako karobiak

Hiru karobi eta jausitako txabola bat daude. Karobiak, kareharria karetzen den labea eta bide bazterretan dauden leku babestuetan izaten dira. Bertan lana, batez ere, apirila eta abuztuan egiten zen, garia erein ondoren eta uzta bildu ostean.

5. Besaideko kanpaia
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen diren gunea da. Monumentua hildako mendizaleen oroimenean eraiki zen. Bertako eguna irailaren hirugarren igandean ospatzen da, urtean hildako mendizaleak gogoratuz.

6. Besaideko iturria
Oso iturri ederra da, ur fresko eta goxoa ematen duena. Jartzeko tokiak ditu eta inguruko zuhaitzek gerizpe ona ematen dute

Inguruko beste aukera batzuk:

Gipuzkoako bira GR-121
Bizkaiko bira GR-123

Informazio gehiago:

 

h1smzz46
UDALA – BESAIDE PR – Gi 96

AddThis Social Bookmark Button
   

PR - GI 106

ARRASATE-ARANTZAZU. Erromesbidea. (PR-Gi 106)


ARRASATE-ARANTZAZU. Erromesbidea. (PR-Gi 106)
Iraupena: 5 ordu
Distantzia: 16 km
Deskargak: PR-Gi106.gpx PR-Gi106.kml
Arantzazuko Santutegira joateko, Arrasateko erromesek irailaren bigarren igandean goizean goiz irten eta goiz erdirako bertara ailegatzeko bide hau erabiltzen dute. Aretxabaleta eta Eskoriatzako erromesek, behin Urkulu urtegira helduta, bide bera jarraitzen dute.

 

onati2_11 

 

 

 

 

 

 

 

 

H.- Arrasateko erdigunetik abiatzen da ibilbidea, Zerrajera kaletik, aintzinako Bedoñako bidea hasten zen tokitik. Seinaleak jarraituz, gaur egun Bedoñako errepidearekin egingo dugu topo. Hemen, errepidea gurutzatu, lantegiaren albotik jarraitu. Berehala, ezkerreko bidea hartu.


a.- Bedoña elizatea.
Aldapan gora Bedoñara ailegatuko gara, bidegurutzean eskuin aldera egin eta berehala Uriguen baserria dago. Ezkerraldean Santa Eulalia parrokia dago. Iturriaga baserriaren albotik Aretxabaletako Larrino elizaterako mendi bidea jarraituko dugu, Larrino elizateko Gi-4132 errepidearekin topo egin arte. Hemen PR Gi- 97arekin elkartuko da.

b.- Larrino elizatea. Errepide hau jarraituz Larrino elizateko San Kristobal parrokia aurkituko dugu. Inguru honetako bista apartaz goza daiteke; Korueta, Aozaratza eta Areantzako elizateak, Kurtzebarri, Hiruhaitz, Orkatzategi mendiak. Errepidez, Leixalde, Intsusia eta Zuatzu baserrien albotik Urkulu urtegira iritsiko gara. Une honetan, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasateko erromesbideak elkartzen dira.

c.- Urkulu urtegia. Urtegia inguratzen duen bidea hartu ezkerraldera eta hau jarraituz, presa gainetik igota, berehala aldapa gogor eta luze bati helduko diogu.

d.-Urruxola elizatea. Pinudietan gora Urruxola Garaiko mendateraino iritsiko gara. Hemen 1400 aldera oñatiarren eta leintztarren arteko gudu ospetsua izan zen. Bidean aurrera, laster batean, Urruxola auzoko goieneko partean Garaikua, Antxitena eta Estañukua baserriek osatzen duten etxe-multzoa dago. Urruxolako Andre Mariaren parrokiara iritsi, eta bertan, Olateraino doazen porlanezko eskailerak hasten dira, baina guk Barrenetxe pareraino bakarrik erabiliko dugu. Paraje honetan, Jaturabetik datorren kanalari jarraituko diogu, Jaturabeko makinetxe txikira ailegatu arte. Araotzerako errepidera iritsi ahala, ezkerretara eta beherantz hartu, zubiaz bestaldera iragan eta Arrikrutzeko benta zaharreko bideari ekin beharko dio ibiltariak, hau da PR Gi 103aren ibilbide bera.

Arrikrutzeko baserri-multzoa alde batera utzi eta gorantz Arantzazuko galtzadari helduko diogu. Apur bat igo ondoren, Kortakogaineko bidegurutzean izango gara. Galtzada zaharra jarraituz, Kortakogain eta Gesaltza baserrien bitartetik Soroandietaraino; baserri honetatik aurrera Zapiarbe gainditu eta Zelaizabal jatetxea baino zerbait gorago errepide nagusia gurutzatuko da. Errepidez bestaldetik gora eginez jarraitu, berehala Santo Kristoren ermita begiztatzen da, ondoren Arantzazuko Santutegira ailegatzeko.

Interesguneak:

1. Bedoña elizatea
Inguru honetatik Udalatx, Anboto eta Aloña aldeko bista dotoreak ditugu. Erdigunean, Santa Eulalia parrokian, leiho erromanikoa eta barnekaldeko zurezko gangadurak nabarmendu daitezke. Alboan, Mendibitzu baserrian jaio zen Juan Arana Ezpeleta “Loramendi” olerkari lirikoaren oroitagarria dago.

2. Larrino elizatea
Urkulu urtegiaren goikaldean dago. Hamasei baserri ditu eta elizate honen erdigunean San Kristobal parrokia dago. Hiru aldare ditu, erdian San Kristobalena. Aipatzekoa da sakristian dagoen Errosarioko Ama Birjina. Bestalde, ezin da ahaztu bere kokapena eta inguruko paisaia; Urkulu urtegia eta Kurtzebarri, Udalatx, Hiruhaitz, Orkatzategi, Aloña...

3. Urkulu urtegia
Urtegi honek paisaia ederrak eskeintzen ditu. Kirol desberdinak, nahiz oinez ibilaldiak egiteko, jende asko hurbiltzen da bertara. Azken urteetan hegaztien naturgune paregabea bihurtu da, Gipuzkoako garrantzitsuenetarikoa.

4. Urruxola elizatea
Garaikua baserrian bainuetxea egon zen XIX.mendearen bigarren erdialdean eta XX.aren hasieran baserri atzeko iturriak isurtzen dituen uretsak (ur sulfurosoak) aprobetxatuz. Oraindik jarduera horren aztarna batzuk gelditzen dira. Urruxolako Andre Mariaren parrokiak zurezko gangadura dauka sapaian eta, horretaz gain, irudi, margolan eta bestelako elementu aipagarriak ere baditu.

 

onati2_215. Arrikrutz
Galtzada zaharren arteko bidegurutzea, bertan baserri-multzo historikoa eta benta-lekua daude. Paraje honetan zabalduko da, laster, Arrikrutzeko kobazulo txundigarria bisitatzeko sarrera.

6. Arantzazuko Santutegia

Gipuzkoako gune espiritual garrantzitsuena bihurtu den Arantzazuko Santutegia euskal arte garaikidearen adierazgarririk esanguratsuena da. Sainz de Oiza eta Laorgak eraikitako basilikaren irudi garaian, fatxadan Jorge Oteizaren Pietatearen irudia eta bere oinarrian apostoluak daude. Barnekaldean, Lucio Muñozen erretaula nabarmentzen da.

Inguruko beste aukera batzuk:

PR-GI 96; Erregebide-Bedoña.
PR-GI 97; Oro-Larrino-Urkulu Urtegia-Aozaratza.
PR-GI 103: Arrikurtz.
PR-GI 104: Kortakogain.
PR-GI 105: Arantzazu.

Informazio gehiago:

 

h1smzz47
ARRASATE-ARANTZAZU. Erromesbidea PR– Gi 106

AddThis Social Bookmark Button