Boletina

Harpidetu gure boletinera

Berriak

ERREKREAZIOA HISTORIKOA ELGETAN

Osteguna, 2013ko apirilak 25

Trincherasvisitantes_Page_01

 

Espainiako Gerra Zibil garaian Elgetan zer gertatu zen azaltzeko apirilaren 28an errekreazioa izango da Elgetan.

Lehenengo ekitaldia izango da Intxortako Atean eguerdiko 12etan.

AddThis Social Bookmark Button
   

ESPELEOABENTURA ARRIKRUTZEKO KOBETAN BARRENA

Osteguna, 2013ko apirilak 18

arrikrutz-oatikokobakIbilbide honetan ohiko bisitetan ikusten ez diren beste galeria batzuk ikusteko aukera izango da.

Gesaltza-Arrikrutz sistema karstikoko alderdi aktibo eta fosil desberdinetan zehar murgilduko gara: Gaur egun Aldaola errekaren Ubide den Arrikrutz galeria, eszentrika ikusgarria gordetzen duen  Marcel Loubens galeria...

Iraupena: 3-4 ordu.

Norentzako: 16 urtetik gorakoentzako

( 16-17 urteko gazteak nagusi batekin sartu beharko dira).

 

AddThis Social Bookmark Button
   

LEHIAKORTASUN EGIAZTAGIRIEN BANAKETA

Astelehena, 2013ko martxoak 18

2013-03-18_18.34.54webMartxoak 18, Barakaldoko BECen Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin eta IKT (Teknologi Berriak) egitarauetako egiaztagiriak banatu dira.

 

 

 

 

 

AddThis Social Bookmark Button
   

BERGARA: Artistek gidatutako bisitak, “Bergara Koloretan” erakusketan zehar

Asteazkena, 2013ko martxoak 13

Martxoak 17, Bergaran ekimen berri bat egingo da: herriko artistek gidatutako bisitak izango dira Bergaran, artistek eurek, udalarekin batera, auzolanean, herriko kaleetan ikusgarri jarritako kale-erakusketa ardatz hartuta. Aldi berean, ibilbidean aurkitzen diren eraikin historiko esanguratsuenen berri ere emango da. Horrez gain, Bergarako Aroztegi aretoko margo erakusketa eta herriko hiru tabernatan jarritako margo erakusketak ere bisitatuko dira.

 

Zehaztasunak:
  • Bisitak doakoa dira.
  • Bisitak 10:00n ateratzen dira San Martin plazatik (Udaletxearen aurreko aldea)
  • Izena emateko 628 26 65 97 eta 943779100 telefonoetara dei daiteke.
  • Bisitak hilero egingo dira, hileko batean, Gabonak arte: martxoak 17, Apirilak 21, Maiatzak 19, Ekainak 23, Uztailak 14, Irailak 20, Azaroak 24 Abenduak 21.

 

 

Informazio gehiago hemen: Bergara_artisten_begietatik     BERGARA_Koloretan
AddThis Social Bookmark Button
   

EZKUTUKO ALTXORRAK. BISITA GIDATUAK IGNAZIOTAR LURRALDEAN

Astelehena, 2013ko martxoak 11

ezkutu_portadaIGNAZIOTAR LURRALDEA, proiektu turistikotik Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeko EZKUTUKO ALTXORRAK ezagutzeko bisita gidatuen egitaraua antolatu da.

 

AddThis Social Bookmark Button
   

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN ERABILERAREN PROGRAMAN PARTE HARTZEKO EPEA ZABALIK

Asteazkena, 2013ko urtarrilak 09

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak “Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileraren programa” garatuko du 2013an. Hilabete honetan, bertan parte hartzeko epea zabaldu da.

IKT programa, Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak turismo sektoreari zuzenduriko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak era egokian erabiltzen laguntzen duen egitaraua da.

 

Egitarauaren helburuak ondorengoak dira:

- IKTen erabilerarekin enpresen lehiakortasuna hobetu

- Negozioan teknologia berriak ezartzeko oztopoak ezabatu

- Sektoreko enpresetan teknologien jardunbide egokiak sustatu.

- Enpresei hobekuntza prozesuan lagundu.

- Etengabeko hobekuntza bultzatzen duen Norako turistikoaren kontzientzia sustatu

 

Debagoieneko eskualdean 2012an 12 establezimenduk parte hartu zuten. Hau da parte hartu eta ziurtagiria lortu zuten establezimenduen zerrenda:

- Arantzazuko Parketxea. Oñati

- Arrikrutz Oñatiko kobak. Oñati

- Debagoieneko turismo informazio eta interpretazio zentroa. Oñati

- Etxe Aundi hotela. Oñati

- Goiko Benta ostatua. Oñati

- Soraluze ostatua. Oñati

- Oñatiko Garapen eta Turismo Agentzia. Oñati

- Oñatiko turismo bulegoa. Oñati

- Hilarion Jatetxea. Arrasate

- Santa Ana hotela. Arrasate

- Bergarako turismo bulegoa. Bergara
- Gorosarri landa apartamentuak. Eskoriatza

 

Egitarau honen inguruko informazio gehiago lortzeko edota aurtengo deialdian parte hartzeko Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailarekin harremanetan jartzea gomendatzen da urtarrilaren 15ean baino lehen.

Tlnf. 943 79 64 63

e-maila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

AddThis Social Bookmark Button
   

ELGETAKO FRONTEA GERTUTIK EZAGUTZEKO IBILBIDEA 2013an

Asteazkena, 2013ko urtarrilak 09

elgetawebpanel1Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago. 2013an ere bisita gidatuak izango dira.


 

 

 


Bisita gidatuen datak:

2013an, ondorengo dokumentan borobilduta agertzen diren egunetan:egutegia_13.pdf

Prezioa:

0-6 urte: doan

7-16: 2,00 €

Helduak: 5,00 €

Iraupena: 3 ordu eta erdi inguru

Izena ematea beharrezkoa da: 943 71 89 11 - 943 79 64 63

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

AddThis Social Bookmark Button
   

OÑATI ETA ARANTZAZUKO SANTUTEGIAREN ARTEKO AUTOBUS ZERBITZUA NEGUAN ARRIKRUTZETIK

Astelehena, 2012ko abenduak 10

Oñatiko Udalak antolatuta  Oñati herriaren eta Arantzazuko Santutegiaren arteko joan-etorriak egiteko autobus-zerbitzua izango da.

 

AddThis Social Bookmark Button
   

EZAGUTU DEBAGOIENA BISITA GIDATUEN EGITARAUA

Osteguna, 2012ko irailak 27

Aurten ere Debagoieneko Mankomunitateak, turismo arloko plangintzaren barnean, bisita gidatuak eskainiko dizkie ikastetxe eta mota ezberdinetako erakunde eta elkarteei.

AddThis Social Bookmark Button
   

Bergarako Hirigune Historikoa koloretan

Ostirala, 2012ko ekainak 22

webBergarako Hirigune historikoa artez eta kolorez jantziko da “Bergarako Hirigune Historikoa Koloretan” proiektua bultzatu du Udalak herriko Alde Zaharra artelanekin janzteko.

  • Bertako 36 artistek lanak egin dituzte propio herriko denda hutsen erakuslehioetan egokitzeko.
  • 75 lan ikusi ahal izango dira 24 denda eta lokaletako 36 erakuslehiotan.
  • Ekainaren 23an egingo den inaugurazio ibilaldiaren amaieran artistek hainbat koadro jaurtiko dute San Juan Sura.

Udalak bertako BEART Arte Elkartearekin bultzatu duen “Bergarako Hirigune Historikoa Koloretan” proiektua guztiontzako ikusgai egongo da ekainaren 23tik aurrera. Arratsaldeko 7etan egingo den inauguraziorako ibilaldian alde zaharreko eraikinetako erakuslehio hutsetan kanpoaldean jarri diren arte-lanei estalkia kenduko diete, guztiok goza ditzagun margoekin, zerakimekin, tailekin eta argazki lanekin.

 

Bergarako artistek konpromiso sendoa hartu dute eta proiekto honetarako propio egin dituzte lanak. Saltzeko aukera izango dute, baina hori gertatzean hutsunea berriz ere bete beharko dute beste arte-lan batekin.

 

Ekimen honen bitartez, artearen balioa atera nahi da gizartera eta bertako artisten lana ezagutzera eman. Bergaran oso errotuta dago artearen jarduna eta horren erakusle BEART Bergarako Arte Elkartea da, nazioarteko erakusketak egin dituzten artistak dituena.

Ekimenaren dossierra hemen

Ekainaren 23an egingo dutenez inaugurazio ekitaldia, 22:30etan herriko plazan piztuko den San Juan Sua aprobetxatuko dute herritarren aurrean artearen balioa aldarrikatzeko eta guztien aurrean hainbat koadro jaurtiko dute sutara gau magiko horretan.

Argazkiak

 

AddThis Social Bookmark Button
   

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL