Bisita gidatuak

Ibilbide temetikoa Intxortako magalean

Informazio gehiago: 943 79 64 63

 

 

 

 

 

 

 

 

Iraupena: 3 ordu eta erdi inguru

Ibilbidea:Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago.

Hasiera: Elgetako Espaloia Kafe Antzokia da ibilbide honen abiapuntua. Herrigunetik hasita, Asentzioko atsendengunera zuzenduko gara, gero, Intxortako atea monumentutik igarotzen da, "la belga" puntua eta, azkenik, Salbador ermita aurrean aurkituko dugu azken informazio panela.

Ibilbide honen bisita gidatua egiteko aukera dago.

Bisita gidatuen datak:

Abenduan: abenduak 23

Beharrezkoa da aldez aurretik erreserbatzea. Tlnf. 943 79 64 63 - 943 71 89 11  edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu bitartez

2013ko bisiten egutegia

 

AddThis Social Bookmark Button
   

Ezagutu debagoiena eskualdeko ondare historikoa, artistikoa.

bisi51

Informazio gehiago:
Debagoiena Mankomunitatea. Turismo:
Tlfn. 943 79 64 63 - 943 71 89 11

 

 

 

 

 

 

 

Eskualdeko ondare historikoa, artistikoa, naturala,… ezagutzeko taldeen ezaugarrietara egokitutako ibilbide gidatuak.
- Hezkuntzako ziklo desberdinei egokitutakoak, beti ere, ildo tematikoak jarraituz
- Material didaktikoak ere erabiltzen dira
- Eskaintza desberdinak:
- Ikastetxei zuzendurikoa
- Taldeei zuzendurikoa

Bisita batzuk:
- Aretxabaletako elizateak (mendi-ibili gidatua)
- Erdi Aroa Debagoienean
- Oñati eta Arantzazu
- Bergara eta Antzuola
- ...

AddThis Social Bookmark Button
   

Gune historikoa - Bergara

bisi21

Informazio gehiago:
Bergarako Turismo Bulegoa:
943 77 91 28

 

 

 

 

 

 

 

Turismo Bulegoa irekita dagoenean gune historikoaren bisita gidatuak.

AddThis Social Bookmark Button
   

Ibarraundi museoa - Eskoriatza

bisi61

Informazio gehiago:
Ibarraundi Museoa                                    
Tlfn. 943 71 54 53

 

 

 

 

 

 

 

Egoitza berriak eraikitzeko orduan, ibaiaren eta errege bidearen gertutasunak erakargarriak bihurtu ziren. Hori dela eta, XV. eta XVI. mende bitartean, Galartza familiak Ibarraundi Jauregia eraiki zuen, gaur izen bereko museoaren egoitza dena.

 

Ibarraundiko bisitan tailer didaktikoak egiteko aukera dago, hauek bisita gidatu edo ikus-entzunezko desberdinen ondoren egiten dira. Tailerretan historia eta etnografiaren inguruko gaiak garatzen dira: “lurretik ogira”, “Gure herria eta bailara”, “Euskal Herriko mito eta kondairak”, “Harriaren testigantza” (fosilak eta estelak) “Erromatarren garaia”, “Erdi Aroa”…

Hauetatik guztietatik historiaurrea eta idazkeraren bilakaera lantzen duten tailerrak nabarmentzen dira.


AddThis Social Bookmark Button
   

Gatz museoa , erdiaroko gunea... - Leintz Gatzaga

bisi31

Informazio gehiago:
Leintz Gatzagako Turismo Bulegoa:
Tlfn. 665 73 95 50


 

 

 

 

 

 

Gatz Museoa, Erdi Aroko gunea eta Dorleta Santutegia

AddThis Social Bookmark Button
   

Arantzazuko Santutegia - Oñati

263741285_21

Informazio gehiago:

Debagoieneko Turismo Informazio eta Interpretazio Zentroa:

Tlfn. 943 71 89 11 - 943 79 64 63

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

 

 

 

 

 

 

 

ARANTZAZU SANTUTEGIko bisita gidatua edota "Oteiza eta Arantzazu" bisita gidatua egiteko aukera dago. Ezin dugu ahaztu Jorge Oteizak Arantzazuko Santutegiarekin izandako harremana eta baita ere, Arantzazuko Santutegiak izan zuen garrantzia bere bizitzan. Bisita hau aldez aurretik eskatzea gomendatzen da.

Bisita gidatuen ordutegia:
Negua:
Larunbatak, igandeak, jai egunak eta zubietan:
10:30 11:30 12:30
Astelehetik ostiralera:
8:00etatik 14:00etara
Uda eta Aste Santuan:
Egunero:10:30 11:30 12:30 16:00 17:00
Aurrez bisita eskatu behar da



AddThis Social Bookmark Button
   

Unibertsitatea, Oñati historikoa... - Oñati

263741345_21

Informazio gehiago:
Oñatiko Turismo Bulegoa:
Tlfn. 943 78 34 53


 

 

 

 

 

 

Sancti Spiritus Unibertsitatea:
Euskal Herriko lehen unibertsitatea, XVI. mendekoa. Errenazimendu garaiko eraikuntzarik garrantzitsuenetarikoa Rodrigo Mercado de Zuazola apezpikuaren diruz eraikia.


Oñati historiko- monumentala:
Gune historikoan kokatzen diren bi eraikuntza garrantzitsuenen bisita, Sancti Spiritus Unibertsitatea eta San Migel Parrokia.

Oñati monumentala

Oñatiko monumento nagusienez gain Bidaurretako Monastegia bisitatzen da, Juan López de Lazarraga, Hereje Katolikoen kontadore nagusiaren diruz eraikia. 


AddThis Social Bookmark Button
   

Arrikrutz kobak

arrikrutz1

Informazio gehiago:
Oñati Arrikrutz kobak                        
Tel.: 943 08 20 00

 

 

 

 

 

 

 

Oñatin, Arantzazu eta Araotz auzoetan, Aizkorriko mendiguneko Gesaltza-Arrikrutzeko sistema karstikoan dago, itsasotik 400 metrotara.


Goi-Jurasiko/Behe-Kretazeo garaietan (duela 154 eta 96miloi urte bitartean) kareharri eta dolomitetan garatutako haitzuloa. Sistemak elkar konektaturiko 14 kilometro galeria eta 6 pisu gainezarri ditu.

53. galerian zehar doa bisita, ekialdeko sektorean, galeria fosila dena eta garai batean Aldaolako isurbide. Sekzio handiko galeriak azaltzen dira estalagmita konkrezio interesgarriak dituztenak. 390 metroko luzera duen galeria hau aldapan behera doa 55 metro, bataz besteko 9 graduko maldan.

Kobako ibilbide honetan zehar landuko diren gaiak:
- Ura eta hidrologia haitzuloaren eskultore giza.
- Kobaren formazio geologikoa eta honen aberastasunaren balorazioa; lurpeko erreka, estalaktita handiko galeria.
- Unibertso mineralaren sorrera.
- Aurkikuntza arkeologiko eta paleontologikoak (haitzulotako lehoiaren eskeleto osoa, eskeleto partzialak eta pantera garezurrak...).

Ordutegia:

Asteartetik igandera (astelehenetan itxita)

Martxoa-Apirila eta Urria: 10:00-14:00 /15:00-18:00

Ekaina-Iraila: 10:00-14:00 / 15:00-19:00

Azaroa-otsaila: 10:00-14:00 /15:00-17:00

Zubi, Aste Santuak eta jai egunetan, Ekaina-iraila tarteko ordutegia izango da.

AddThis Social Bookmark Button
   

Arbideak, euskal artzainaren ibilbideak

Informazio gehiago:
Gomiztegi baserria
Tlf.: 943 25 10 08
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gomiztegi baserrian, Arantzazun, ohi ez bezalako bidaia egiteko aukera dago. Euskal artzain mundua hurbiletik ezagutzeko hainbat bisita proposatzen dira. Bisita hauek taldean egiteko e

 

1 Ibilbidea: Euskal Baserria
Gomiztegira bisita, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz. Iraupena: 45 minutu

2. Ibilbidea: Euskal Gazta
Gomiztegin egindako esnekiak egiteko tailerra eta mamia egitea. Iraupena: 2 ordu

3. Ibilbidea: Euskal Artzaina
Duruko saroi eta larreetara bisita. Euskal artzainaren bizitza ezagutu eta esperimentatzea. Iraupena: 4 ordu

Beste aukera bat: gazta kata eta dastaketa

Bisita honen hasieran Gomiztegin egindako 5 gazta desberdin dastatzeko aukera izango da

 

AddThis Social Bookmark Button
   

Arantzazuko Parketxea

DSC01559Informazio gehiago:
Tlnf. 943 78 28 94
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
www.gipuzkoamendizmendi.net



 

 

 

 

 

 

 

 

Aizkorri-Aratz 2006. urtean izendatu zen Parke Naturala. Babesturiko eremua 15.919

hektareaz osaturik dago. Berezko distira duten hainbat altxor barneratzen ditu. Bertan
kultura eta natura guztiz elkarloturik agertzen dira. Paisaia kulturalaz jantziriko eta
historiaz beteriko espazio naturala dugu hau. Beste batzuen artean artzaintza eta
baso ustiaketa dira egun ezagutzen dugun paisaia egituratu duten jarduerarik
garrantzitsuenak.
Egun Arantzazun, Parkeko balibide naturalak gehiago ezagutu eta sakondu ahal
izateko Arantzazuko Parketxea sortu da. Gandiaga II Topaguneko eraikinean
kokaturik dago. Bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain Parke Naturalaren
Interpretazio Zentroa ere bada. 500 m2-ko eraikin honetan teknologia berriez
hornituriko erakusketa iraunkorra, gela didaktikoak edota euskarri interaktiboak
aurkitzen dira.

Ordutegia:

Azarotik martxora (biak barne)

Asteartetik igandera: 10:00-14:00
Larunbata: 10:00 – 14:00    16:00-18:00

Apirila, maiatza, ekaina eta urria (biak barne)

Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00   16:00-18:00

Igandea: 10:00 - 14:00

Uztaila, abuztua eta iraila

Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00   16:00-19:00

Igandea: 10:00 - 14:00

 

Bisita gidatuen ordutegia:

Larunbat, igande eta jai egunetan:

11:00 Euskera
12:00 Gaztelera/Castellano
13:00 Euskera
Larunbatetan: 16:30 Gaztelera/Castellano
Asteartetik ostiralera:
Aurrez hitzartuta

Bisita autogidatuak uneoro

 

Helbidea:

Arantzazu auzoa, Gandiaga II eraikina. 20567 Oñati

 


AddThis Social Bookmark Button
   

Lapatza baserria

col

Informazio gehiago:
Lapatza baserria:
Tlfn. 943 76 63 41
www.lapatza.com

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lapatza Baserria Antzuolako Irimo Barrena auzoan aurkitzen da. Bertan nekazaritza ekologikoaren ekoizpena ezagutzeko aukera dago. Bisitatzeko, aldez aurretik deitzea derrigorrezkoa da.

AddThis Social Bookmark Button