Arrikrutz kobak

arrikrutz1

Informazio gehiago:
Oñati Arrikrutz kobak                        
Tel.: 943 08 20 00

 

 

 

 

 

 

 

Oñatin, Arantzazu eta Araotz auzoetan, Aizkorriko mendiguneko Gesaltza-Arrikrutzeko sistema karstikoan dago, itsasotik 400 metrotara.


Goi-Jurasiko/Behe-Kretazeo garaietan (duela 154 eta 96miloi urte bitartean) kareharri eta dolomitetan garatutako haitzuloa. Sistemak elkar konektaturiko 14 kilometro galeria eta 6 pisu gainezarri ditu.

53. galerian zehar doa bisita, ekialdeko sektorean, galeria fosila dena eta garai batean Aldaolako isurbide. Sekzio handiko galeriak azaltzen dira estalagmita konkrezio interesgarriak dituztenak. 390 metroko luzera duen galeria hau aldapan behera doa 55 metro, bataz besteko 9 graduko maldan.

Kobako ibilbide honetan zehar landuko diren gaiak:
- Ura eta hidrologia haitzuloaren eskultore giza.
- Kobaren formazio geologikoa eta honen aberastasunaren balorazioa; lurpeko erreka, estalaktita handiko galeria.
- Unibertso mineralaren sorrera.
- Aurkikuntza arkeologiko eta paleontologikoak (haitzulotako lehoiaren eskeleto osoa, eskeleto partzialak eta pantera garezurrak...).

Ordutegia:

Asteartetik igandera (astelehenetan itxita)

Martxoa-Apirila eta Urria: 10:00-14:00 /15:00-18:00

Ekaina-Iraila: 10:00-14:00 / 15:00-19:00

Azaroa-otsaila: 10:00-14:00 /15:00-17:00

Zubi, Aste Santuak eta jai egunetan, Ekaina-iraila tarteko ordutegia izango da.

AddThis Social Bookmark Button