Elgeta

PR - GI 90

Elgeta - aixola urtegia PR-Gi 90


elgeta21

Iraupena: 4 ordu

Distantzia: 14,7 Km

Ibilbide honek ikuspegi paregabea erakutsiko digu, alde batetik, Bergarako bailara, Irimo mendia, Aralar eta Aizkorri, eta bestetik, Aixola Urtegiak eskaintzen dizkigun parajeak.

 

 

elgeta2_11H.- Elgeta. Elgetako hirigunetik irten eta hartu Gi – 2639 Eibarko errepidea, San Roke baselizaren ondotik, errepidearen paretik eta larragibel-ziarreko bidekurutzea igaro ondoren, Eguzkitza baserriaren albotik jarraitu.
Lurrezko bidetik abiatu mendi hegitik gora. Ekialdera, besteak beste, Bergarako bailara, Irimo mendia, Aralar eta Aizkorri izango ditugu begi-bistan. Pinudi eta alertze artean, Pago haundi deituriko lautada txikira helduko gara.

a.- Egoetxeaga auzoa. Puntu honetan, Egoetxeaga auzora doan bidetik aurrera egin, Egoetxeaga baserriaren gainekaldetik. Hurrengoko bidekurutzean ezkerreko bidea hartu, berehala aldapan behera Aurtengo (Egoetxeaga aurtengoa) baserria dago eta ondoren, Barrenengoa (Egoetxeaga barrenengoa). Hemen basoko pista hartu eta pinadi artean, aldapan behera Aixola urtegira ailegatuko gara.

b.- Aixola urtegia. Urtegiaren sarreran Urbedeinkatu baserria eta sasoi batean errota izandako Txakilikua daude. Urtegi guztia inguratu, 4.200 m. ditu, eta Aixola errekaren albotik, porlanezko pista hartu eta Elgetako frontoiaren ingurura igoko dugu.

Interesguneak:

1. Elgeta
Gipuzkoako hirugarren herri garaiena da, eta Bergara, Arrasate, Eibar eta Bizkaiko Elorrio arteko gaintxoan dago. Ikuspegi zoragarria eskaintzen du: batetik, Debagoiena eta Debabarrena bailarak erakusten ditu eta, bestetik, Udalatx, Anboto eta Durangaldeko beste hainbat mendi; beharbada horregatik sortu zen Elgetan Euskal Mendizale Federakundea.
Herriaren erdigunean, Mendizaleen Plazan, Udaletxea dago eta alboan Jasokunde Amaren parrokia.
San Pedro ondorengo lehen igandean, abeltzaintza eta nekazaritzari eskeinitako ferixia ospatzen da. Jai nagusiak hiru egun lehenago hasten dira.

2. San Roke baseliza
Nabe bakarrekoa, kanposantuaren sarrera da eta bertako jaia abuztuaren 16an ospatzen da. Atzekaldean, pagadi zoragarri batek inguratuta, San Roke parkea dago.

3. Egoetxeaga auzoa
Eibarko errepidearen alboetara daude sakabanatuta tankera tradizionala duten baserriak, hauen artean Egoetxeaga baserria nabarmentzen da.
Eguarbitza tontorrera iritsi gaitezke, hemendik ikusten dena paregabea da; eta edozein aldetara begiratuta ere, gure inguruko mendi esanguratsuenak ikusiko ditugu eta, eguraldiak lagunduz gero, baita itsasoa ere.

elgeta2_214. Aixola urtegia
4.200 metro inguru ditu urtegia inguratzen duen pistak, eta Aixola errekaren bidea jarraituz heltzen da. Urtegia pinudiz inguratuta dago eta pasealeku aproposa da. Asko dira inguruko herrietatik bertara hurbiltzen direnak.

 

 

Inguruko beste aukera batzuk:

-PR-Gi 95: Intxorta – Asentzio

Informazio gehiago:

h1smzz51
Elgeta - aixola urtegia PR-Gi 90.

AddThis Social Bookmark Button