Arrasate
Â
Kooperatibismoaren aintzindaria den hiri honek izaera industrial ukaezina duen arren, bere aberastasun monumentalak eta paisaiak harridura sortzen du.
XIII. mendean sortuta, Erdi Aroko gunearen hiri egitura gordetzen du. Hiru kaletan antolatuta dago eta, herriko sarrerako hiru ate mantentzen ditu.
Barnekaldean, interesgarriak diren hainbat eraikuntza daude, hauen artean, Udaletxea eta San Juan Bataiatzailearen parrokia. Ezbairik gabe, Udalatx mendiaren irudi kementsu eta erakargarria ikusgarria da.
INTERESGUNEAK:
Hirigunea:
Zurgin Kantoi, Kontzesino eta Portaloi ateak, San Juan Bataiatzailearen parrokia (gotikoa, XIII-XIV. mendeak), Bañez Artazubiaga (XVI. mendea), Andikano-Zelaa eta Okendo Jauregiak, Udaletxea, Monterron Jauregia eta parkea, Santa Barbara parkea, San Frantzisko Eliza eta Konbentua eta Garibai Etxea.
Inguruak:
Bedoña auzoa: Santa Eulalia parrokia
Garagartza auzoa: San Migel parrokia
Udala auzoa: San Esteban parrokia
Meatzerreka auzoa: San Balerio ermita
Leze Txiki: aztarnategi arkeologikoa (Erdi Paleolitikoa, Euskal Herriko zaharrena)
Web Ofiziala: www.arrasate-mondragon.net






Arrasate







