Arrasate: PR - GI 96

UDALA – BESAIDE PR – Gi 96


UDALA – BESAIDE PR – Gi 96

Iraupena: 2,5 ordu
Distantzia: 6,4 km
Deskargak: PR-Gi96.gpx PR-Gi96.kml

MIDE:PR-Gi_96.pdf

Udala eta Besaide bi bide ezberdinez batzen ditu ibilbide honek, beti ere, Udalatxeko maldetan dagoen artadi aberatsari garrantzia emanez.

 

 

udalatx1H. Udala auzoa. Ibilbidea auzoaren erdigunera doan bidearen gainekaldean hasten da. Bertatik, San Esteban eliza ikusten da.

Bidegurutze batetara iritsi baino lehenago Iñusteiko garbitokia zegoen. Bidegurutze horretan goratz joko dugu, aintzinako “Goiko biretik”. Pare bat bihurgune igaro ondoren, bidearen eskuinaldera Neberako iturri naturala dago.
Poliki-poliki gorantz igoaz beste bidegurutze batetaraino heltzen gara. Handik eskuinera jarraituz gero elurtegi edo neberoraino iritsi daiteke. Hala ere, ibilbideak zuzen jarraitzen du.

a. Gazeagako karobiak. Artadi bat igaro ondoren, pinudi batetara heltzen gara, hots, Gazeagako karobiak dauden tokira.

b. Artetako txabola. Txabola hau igaro ondoren, zoruan harriak eta lurra tartekatzen dira.

c. Besaide. Jaitsiera labur bat egin ostean pista zabal batetaraino iristen gara. Hantxe, Elorriora edo Kanpazarrera hartu badaiteke ere, guk ordea Besaideko iturrirantz joko dugu.

d. Hemendik nahi izanez gero Besaideko Kanparaino jo daiteke. Besaideko iturritik pasatuz bidexka hartu eta pinu artetik doan “Beheko birie” jarraituko dugu. Igoera eta jetsiera batzuen ostean, Iñustei inguruan Beheko biriek Goikoarekin bat egiten du, zuzenean San Esteban elizaren ingurura helduz.

Interesguneak:

besaide11. Udala auzoa
Udalatx mendiaren magalean, bertan San Esteban eliza dago. Sabaia Juan Bautista de Salturri hargin maisuak eraiki zuen 1609an, eta aldare nagusia, berriz, Antonio Antiak eta Manuel Olaranek 1763an. Atalde erromanikoa du. Bertako jaiak abuztuaren hasieran ospatzen dira.

2. Neberako iturria
Txukurrillo baserrira daraman bidearen azpian zapore oneko iturria dago.

3. Nebera edo elurtegia
Zoruan zulatutako planta zirkularreko putzu bat da, alboetan eta haren sakonera osoan hareharri eta kareharrizko harlanduz jantzita. Putzu honek 500 urte inguru ditu. Handik lortzen zen izotz puxkekin, izozki eta sorbeteak egiten ziren. Edariak freskatzeko edo meningitis moduko gaixotasunak sendatzeko ere balio zuen.

4. Gazeagako karobiak

Hiru karobi eta jausitako txabola bat daude. Karobiak, kareharria karetzen den labea eta bide bazterretan dauden leku babestuetan izaten dira. Bertan lana, batez ere, apirila eta abuztuan egiten zen, garia erein ondoren eta uzta bildu ostean.

5. Besaideko kanpaia
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen diren gunea da. Monumentua hildako mendizaleen oroimenean eraiki zen. Bertako eguna irailaren hirugarren igandean ospatzen da, urtean hildako mendizaleak gogoratuz.

6. Besaideko iturria
Oso iturri ederra da, ur fresko eta goxoa ematen duena. Jartzeko tokiak ditu eta inguruko zuhaitzek gerizpe ona ematen dute

Inguruko beste aukera batzuk:

Gipuzkoako bira GR-121
Bizkaiko bira GR-123

Informazio gehiago:



 

 

h1smzz46
UDALA – BESAIDE PR – Gi 96

AddThis Social Bookmark Button