Leintz Gatzaga

PR - GI 37

hiruerreketa PR-GI 37


gatzaga1

Iraupena: 3 ordu
Distantzia: 8 km

Deskargak: PR-Gi37.gpx  PR-Gi37.kml

Deba ibaiaren sorlekura eramaten gaituen ibilbide honetan, bertako landaretzak osatzen duen paisaia dotorea azpimarratu behar da.

 

 

museog1H. Leintz-Gatzaga. Dorleta Santutegiko bidea hartu eta jarraitu aurrera ezkerraldean Gatz museoa eta Dorlas baserria utziz.


a. Deba erreka. Berehala lehen bihurgunean, landaretza ugariz inguratutako bidezidor txikia jarraitu, beti ere, Deba errekaren hasierako bideak inguratuz. Bidezidor hau amaitzen denean lurrezko bide batetik jarraituko dugu “Vasco-Navarro” trenbidearen bidera iritsi arte.

b. Vasco-Navarro trenbidea. Une honetan, ibilbidea GR-121 (Gipuzkoako bira) bidearekin elkartzen da. Ezkerraldeko bidea hartu eta trenbidearen bidetik GI-627 errepidera hurbilduko gara.

c. Hiruerreketa. Errepidea pasatu eta hesia zeharkatu ostean, seinalizazio jarraituz, lurrezko pista jarraituz pinu, haritz eta pago artean Hiruerreketa, Deba ibaiaren sorlekuaren ingurura hurbilduko gara. Eskuin aldean, pagadian errekaxto txiki batzuk ikusiko ditugu. Gorantza jarraitzen badugu Elgeamendiko gailurrera helduko gara.

d. Olaun auzoa. Pista hau jarraituz, ezkerraldera, bertako landaretzaren artean Olaun auzoko baserriak ikusiko ditugu. Lehenengo, Dominaga baserria, Itxurritxueta atseden gunearen alboan eta hemendik aurrera asfaltatutako bidea jarraituz San Juanzar baserria eta ondoren, txirrindularien zaindaria den Dorletako Amaren Santutxoaren parean dagoen, Nordebisi baserria. Iadanik GI-627 errepidean gaude. Errepidearen bazterretik jarraitu eskuin aldera ibilbidearen jarraipena adierazten digun seinalea ikusi arte.

e. Dorletako Santutegia. Hemen, pista jarraitu eta aldapan behera Dorletako Santutegiaren albora iritsiko gara. Errepidez ibilbidearen hasierako puntua bueltatuz.

 

Interesguneak:

arcog11. Leintz-Gatzaga

Hirigunearen edertasunak garai bateko ospea irudikatzen du. Erdi Aroan gatzaren inguruan sortutako jarduera izan zen hiribildu honen sorrera bultzatu zuena eta gaur egun, Erdi Aroko hirigunearen ezaugarriak ditu, sarrerako zazpi ateetatik, bost daude eta harresia.

2. Gatz museoa

Produkzio tokian, bertan, ezagutu daiteke gatzarien historia, iraun edo berregin diren instalakuntzen bitartez.

3. Deba ibaia

Deba ibaiaren sorlekua Elgeamendiren maldetan dago, Hiruerreketa izeneko lekuan.

4. Vasco – Navarro trenbidearen bidea
Vasco-Navarro trenbidearen bideak 5 km.ko luzera du Leintz Gatzagako herrian eta Goierri auzotik Landaraino luzatzen da. Oinez edo bizikletan egiteko egokituta dago.

caseg15. Dorletako Santutegia
Ur gaziko iturriaren inguruan garatutako bizimodua eta ekonomia babesteko eraikitako gaztelutik sortutakoa da.
Ama Birjina txirrindularien zaindaria da eta garai batean, Santiago Bideko ostatua izan zen.

6. Olaun auzoa
Auzo hau GI-627 errepidearen alboetan dauden baserriak osatzen dute.

 

Inguruko beste aukera batzuk:

PR-GI 38; Isuskitza
PR–GI 36; Aitzorrotz
GR 121: Gipuzkoako bira
Bengoerreka, Pagoeder, Itxurritxueta eta Sarrikorta atseden guneak.

 

Informazio gehiago:

h1smzz54

HIRUERREKETA PR – Gi 37

AddThis Social Bookmark Button
   

PR - GI 38

isuskitza PR-GI 38


leintzgatzaga3_381
Iraupena: 3 ordu 30 min
Distantzia: 9,2 km
Deskargak: PR-Gi38.kml
Ibilbide honetan isurialde atlantiarretik mediterraniarrera pasatuko gara. Bertan landaretzaren aldaketa desberdinak ikusiko ditugu, pagadiak, hariztiak, erreka zaldua, Iraleku eta Pagoeder eta baita Goierriko baserri sakabanatuak.

 

leintz-38_11H.- Leintz-Gatzaga. Ibilbide hau Leintz Gatzaga Erdi Aroko hirigunetik, Elexalde eta Ostatu jauregien parean dagoen autobus geltotik abiatzen da. Seinaleztapena jarraituz eta baratzen artean dagoen bideska txikitik aurrera eginez, GI-3310 errepidera ailegatzeko. Errepidea gurutzatu ondoren Arrate baserrira eta bidea jarraituz, Okondokoa baserriaren albotik Zelaikua Landetxera iritsiko gara.

a.- Vasco-Navarro trenbidea. Hemen, Gi 3310 errepide jarraitu gorantz Vasco-Navarro trenbidearen zubirarte; zubiaren gainekaldetik trenbidearen garai batetako bidetik abiatu Goierri auzoa zeharkatuz, tartean Zurtitzako San Martín ermitaren albotik pasatuz.Ondoren, Isuskitza mendiaren inguruetara eramaten gaituen igoera hasten da, bidean Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aitzorrotz inguruetako paisaietaz eta aldi berean, bertako landaretzaz gozatu daiteke; ikusgarriak dira bertako pagadiak.

b.- Goierri auzoa. Berehala, trenbidearen bidetik Katategi baserria ikusiko dugu. Trenbidearen bidea alde batetara utzi eta ezkerreko bidetik, laister, Oliakua baserria dago.

c.- Landa. Ibilbidearen seinalizazioa eta bidekurutzea jarraituz Zadorrako urtegira, hain zuzen ere, Landako antzinako trenbidearen geltokira eramango gaituen bidea hartuko dugu.

d.- Vasco-Navarro trenbidea.
Landan, PR-Gi 38a Gasteiztik datorren Zadorrako Natur Bidearekin elkartzen da. Bide honetatik Gipuzkoako mugara ailegatzen da eta trenbidearen bidea jarraituz Leintz Gatzagara. Dena den, trenbidearen bidea Gure Ametsa jatetxearen inguruan alde batetara uzten da jatetxearen atzekaldetik igaroz, basoko pista jarraituz Gi 627arekin topo egingo dugu. Errepidea gurutzatu eta trenbidearen bide zaharretik Leintz Gatzagaraino ailegatuko gara.

e.- Aitzorrotz. Aitzorrotzetik Leintz Gatzagarako ibilbidea, bide beretik egiten da.

Interesguneak:

1. Leintz-Gatzagako Erdiaroko Gunea
Leintz Gatzagako hirigunearen edertasunak garai bateko ospea irudikatzen du.
Hirigunearen egitura honakoa da: hiru kale paralelo ditu eta horiek zeharkatzen dituen beste kale bat dago.
Jatorrian herrira sartzeko ateak zazpi ziren arren, gaur egun bost baino ez daude; mendebaldekoa da nagusia eta Gaztela-Leongo armarria du. Hirigunean dauden etxeak, ilaratan daude antolatuta. Erdian, eliza eta hamabi tutuko iturria "as de copas" deitzen dutena daude.
Leintz Gatzagak oinetxe, jauregi eta dotorezia handiko eraikin ugari ditu eta, ezin dira aipatu gabe utzi eraikinetako blasoiak, armarriak eta portaleak.

2. Zurtitzako San Matin Ermita

Goierri auzoko antzinako parrokia dugu. 1331n, hiribildua sortu zenean, San Millango parrokiaren menpe geratu zen, gainontzeko auzoetako parrokiak legez.
Uztaileko lehenengoko igandean erromeria izaten da San Martin eguna ospatzeko.

3. Vasco Navarro Trenbidea
Leintz Gatzagan trenbide zaharraren bideak 5 km ditu Goierri auzotik Landaraino. Trenbidea Lizarra eta Durango artean eraikitzeko baimena Herran Anaiek lortu zuten 1882an, lau urte beranduago The Anglo Vasco Navarro Railway Company Limited sortuz. Gasteiz eta Durango elkartuko zituen lanak 1887ko urtarrilaren 20an hasi ziren eta 1888ko otsailak 13an ireki zen Gasteiz-Leintz Gatzaga zatia.

Informazio gehiago:


pr-gi_38
ISUSKITZA (PR-Gi 38)

AddThis Social Bookmark Button