Museoak

Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa

Elgetako Espaloia Antzokian Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa

aurkitzen da.

11:00etatik aurrera ikusteko aukera dago dohain.

Puntu honetan Intxortako magaletik doan ibilbide tematikoa hasten da.

Bisita gidatuen informazioa: 943 79 64 63

 


AddThis Social Bookmark Button
   

Arantzazu parketxea

DSC01559Aizkorri-Aratz 2006. urtean izendatu zen Parke Naturala. Babesturiko eremua 15.919
hektareaz osaturik dago. Berezko distira duten hainbat altxor barneratzen ditu. Bertan
kultura eta natura guztiz elkarloturik agertzen dira. Paisaia kulturalaz jantziriko eta
historiaz beteriko espazio naturala dugu hau. Beste batzuen artean artzaintza eta
baso ustiaketa dira egun ezagutzen dugun paisaia egituratu duten jarduerarik
garrantzitsuenak.
Egun Arantzazun, Parkeko balibide naturalak gehiago ezagutu eta sakondu ahal
izateko Arantzazuko Parketxea sortu da. Gandiaga II Topaguneko eraikinean
kokaturik dago. Bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain Parke Naturalaren
Interpretazio Zentroa ere bada. 500 m2-ko eraikin honetan teknologia berriez
hornituriko erakusketa iraunkorra, gela didaktikoak edota euskarri interaktiboak
aurkitzen dira.

Ordutegia:

Otsailetik apirilera, (biak barne)
Asteartetik ostiralera: Itxita

Larunbatak eta igandeak: 10:30 – 14:30

Maiatza eta Ekaina  

Asteartetik Igandera: 10:30 – 14:30

 

Uztailetik irailera (biak barne)
Asteartetik larunbatera: 10:30 – 14:30 eta 16:00 – 18:00

Igandeak: 10:30 – 14:30

Bisita gidatuen eta sarreren inguruko informazioa hemen: Arantzazuko Parketxea


Helbidea:

Arantzazu auzoa, Gandiaga II eraikina. 20567 Oñati

Kontaktua:

943 78 28 94

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

AddThis Social Bookmark Button
   

Oñati - Arrikrutzeko kobak

oati_-_arrikrutzeko_kobak

Oñatin, Arantzazu eta Araotz auzoetan, Aizkorriko mendiguneko Gesaltza-Arrikrutzeko sistema karstikoan dago.


Goi-Jurasiko/Behe-Kretazeo garaietan (duela 154 eta 96miloi urte bitartean) kareharritan garatutkoa haitzuloa da. Sistema honek elkar konektaturiko 14 kilometroko galeria eta 6 pisu gainezarri ditu.

53. galerian zehar doa bisita, ekialdeko sektorean, galeria fosila dena eta garai batean Aldaolako isurbide. Sekzio handiko galeriak azaltzen dira estalagmita konkrezio interesgarriak dituztenak. 390 metroko luzera duen galeria hau aldapan behera doa 55 metro, bataz besteko 9 graduko maldan.

Kobako ibilbide honetan zehar landuko diren gaiak:
- Ura eta hidrologia haitzuloaren eskultore giza.
- Kobaren formazio geologikoa eta honen aberastasunaren balorazioa; lurpeko erreka, estalaktita handiko galeria.
- Unibertso mineralaren sorrera.
- Aurkikuntza arkeologiko eta paleontologikoak (haitzulotako lehoiaren eskeleto osoa, eskeleto partzialak eta pantera garezurrak...)

Aldez aurretik txanda hartzea gomendatzen da.
Tel.: 943 08 20 00 / 943 78 34 53

emaila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Ordutegia:

Asteartetik igandera zabalik.

Martxoa, maiatza eta urria: 10:00-14:00 / 15:00-18:00
Ekainetik irailera: 10:00-14:00 / 15:00-19:00
Azarotik otsailera: 10:00-14:00 / 15:00-17:00

* Zubietan, Aste Santuan eta jai egunetan ordutegia ekainetik irailera bitartean bezala izango da.

 

AddThis Social Bookmark Button
   

Ibarraundi Museoa

ibarraundi_museoa

Eskoriatzako Museo Eskolaren sorrera, Aitzorrotz Etnografi Taldeak bultzatu zuen Eskoriatzako Udaletxearekin batera. 1983.ean sortu zenetik, elkarte honen helburua Eskoriatzako kultura eta etnografia ondarearen babesa izan zen, konturatu baikinen, baserri asko berritzen hasi zirenean, hainbat tresna erre edo galtzen zihoazela.


Lehengo etnografia erakusketarekin hasi genuen gure ibilbidea, baita gure helburua lortu ere, handik aurrera gutxi batzuek besterik ez baitzituzten antzinako tresnak bota. Gehienek, tresna hauek konpondu eta gorde egin dituzte altxorra bailiran. Beste batzuk, tresnak ekarri ere egin zituzten, museoko ondarea aberasteko edota erakusketan jartzeko. Hauekin guztiekin eta Udaletxeak erositako errementari eta sarrailagintza bilduma eta egurrezko bi taila ederrekin, jarri genuen martxan gure Museoa.

Museo klasikoaren kontzeptua aldatu genuen, "Ez ukitu" edota “isilik mesedez” bezalakoen ordez, guk zentzumen guztiak erabiltzea proposatzen genuen, ez bakarrik ikusmena, baizik eta ukimena, usaimena... baita dastamena ere, tailer eta ikus entzunezkoen bitartez, gure jatorri eta historia hobeto ulertzeko. Egun, Museoak eskaintzen duen aukera hau, gazte zein helduentzat oso erakargarria dela konturatu gara.

Gaiak borobildu, elkartu eta bere onera ekartzeko, ingurugiro gaia da museora sartu bezain laster aurkezten dugun lehen gaia, eta beste gai guztietan txertatzen duguna.

Azken urteetan, museoa lau hormetatik atera eta Eskoriatza osoa museo bat izateko pausuak ematen ari gara. Herriko agintari eta beste erakundeen laguntzarekin, daukagun ondarerik esanguratsuena berreskuratzen ari gara: jauregiak, elizak, ermitak, baserriak, monumentu megalitikoak, basoak, bisitatu ahal izateko, zaharberritu eta ibilbideak prestatu ditugularik.

Udaletxeak, XVI. mendeko Ibarraundi jauregia erosi du eta zaharberritzeari ekin zaio. Museoa bertan kokatzeko. Horrez gain, Museoaren inguruan Etnografia Parke bat egingo dugu, Debagoieneko industrializazioaren oinarria izan ziren hainbat lanbide eta artisautza kokatuko ditugularik.

 

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera zabali: 9:00 – 14:00
Astean zehar bisitak aldez aurretik eskatuta egiten dira.

Ibarraundi Jauregia
Tel.: 943 71 54 53

E-maila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

AddThis Social Bookmark Button
   

Gatz Museoa

gatz_museoa

Gatzaren Museoa Leintz Gatzaga herritik 250 metrora dago, garai bateko Dorletako gazteluaren ondoan –gaur santutegia-; gaztelua herria eta bertako gatz-produkzioa babesteko eraiki zen.

 

 

 

LEINTZ GATZAGAKO BIZIGARRIA


Mende askotan, ur gaziaren iturriaren inguruko jarduera izan zen Leintz Gatzagako bizigarria, herriaren sorrera sustatu baitzuen eta izena ere eman baitzion.

Herri honetako klima hotz eta hezearen ondorioz, gatzaren ustiapena ez zen eguzkiaren bidezko lurrinketa-sistema erabiliz egin eta horixe da gatzaren ustiapenean lan egiten duten beste herri askotatik bereizten duena. Beste prozesu bat erabiltzen zuten eta egurrez elikatutako suaren bidez ura berotuz bereizten zuten gatza.

“Urre zuria” deitu izan dena estimu handiko ondasun ekonomikoa izan da, gizakien nahiz animalien elikadurarako funtsezko ezaugarriak baititu eta elikagaiak kontserbatzeko ere oso egokia baita. Gaur egun, zuzeneko nahiz zeharkako 14.000 aplikazio ditu.

Museoak gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen du, Burdin Arotik hasi eta 1972 arte, itsasoko gatzaren lehiakortasun handiaren ondorioz gatzaga itxi zen arte hain zuzen ere.

PROZESUAREN BILAKAERA


1. Burdin aroa
Ez dakigu zein unetan ohartu zen gizakia ur gazia botatzen zuen iturri honetaz eta ez dakigu ezta ere noiz ikasi zuen gatzaren ezaugarriez baliatzen, baina, iturriaren ondoan aurkitutako aztarna arkeologikoei esker —iberiar garaiko moneta bat, erromatarren zeramika-aztarnak, gatzez egindako kristalak, egur-zatiak... —, Burdin Aroan ustiatzen zela badakigu.

2. XVI. mendea. Dorla
XVI. mendeko dokumentu baten arabera, garai hartan gatzagak ur gazia biltzen zen putzu bat eta zortzi etxe zituen —dorlak—. Etxeetan burdinezko beste hainbeste galdara zeuden, izen berekoak, eta bertara izurtzen zen ur gazia. Azpian jarritako egurrak erretzean sortzen zuten beroari esker ura lurrin egiten zen eta gatza geratzen zen. Produkzioa uztailetik abendura baino ez zegoen martxan. Urteko gainerako hilabeteetan euri asko egiten zuenez uraren gatz-kopurua asko murrizten zen eta ustiapena ez zen errentagarria. “Opor-hilabete” horietan egurra biltzen zuten inguruko herri-baso sarrietan. Gaur, auzo horrek Dorleta izena hartu du.

3. XVIII mendea. Putzupada gurpila
1834. urtean haranean izandako uholde handien ondorioz gatzaga suntsituta geratu zen eta eskuzko ustiapena amaitu zen. Ustiapena Productos Léinz enpresaren esku geratu zen eta berreraiki eta instalazioak handitu zituen eta putzu gazitik 7 metroko sakonera zuen ura ateratzeko eta dorletaraino eramateko sistema hidraulikoa ezarri zuen: putzupada gurpila (gaur egun museoan berreraiki egin da).

Une horretan hasiko da benetan ustiapenaren fase industriala.

4. XX. mendea. Industri aroa
1920 inguruan instalazioen azken berrikuntza handia egin zen eta putzupada-gurpilen indarra motobonba batek ordezkatu zuen. Motobonbak putzu gaziko ura atera eta, lantegiaren mailaren gainetik, muino batean eraikitako deposituetara eramaten zuen; grabitateari esker depositu horiek lau toberak hornitzen zituzten eta toberak elkarren artean lotuta eta hutsean injektatuta zeuden. Hala, bada, ura zuzenean lurrintzen zen eta gatzari hondoraino erortzen uzten zioten, zentrifugatzeko makinak lehortzeko prest geratuz. Inbertsio handi horrek, baina, produkzioa %25 handitzea baino ez zuen lortu eta urtean 728 t produzitzera iritsi ziren. Hala ere, kopuru hori ez zen nahikoa izan itsasoko izan itsasoko gatzaren lehiakortasun handiari aurre egiteko, azken horrek kalitate txarragoa bazuen ere, kostu txikiagoak baitzituen. Azken ahalegina egin nahian, lantegia lisiba eta kloroa produzitzen hasi zen, baina estrategia horrek itxiera apur bat atzeratu baino ez zuen egin eta, azkenean, Productos Léniz lantegiak 1972. urtean eten zuen bere jarduera, 1500 urtez ustiatutako gatzaga betiko itxiz.

Ordutegia:

Bisita gidatuen ordutegia:
Larunbatetan eta igandeetan: 12:00 (euskeraz) eta 13:00 (erderaz)
Igande arratsaldeetan itxita.

Astean zehar, aurrez eskatuta.
Tel.: 665 73 95 50 - 943714792

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

AddThis Social Bookmark Button
   

San Migel errota

sanmigel-errota1

Oñatiko San Migel errota San Migel monasterioaren jaun-ondasunen zati zen, eta bere patroi laikoek, alegia Oñatiko Kondeek hamarrenak jasotzeko eskubidea zuten.


XV. mendean, gutxienez hiru errotaren jabe ziren, bailaran zehar zeudenak, Olaldekoa, ( herriko familia ahaltsu bati saldua: Lazarragatarrak), Linatzibarkoa eta San Migel errota; azken bi hauek 1440an eta 1432an agirietan jasota agertzen dira hurrenez hurren. Jaunaren nekazariek eta beraien lursailak edo etxeak monasterioaren lurretan zituztenek derrigorrez San Migel errotara joan beharra zuten ehotzera. Jaunaren eskubide hau zama handia zen nekazarientzat, horregatik egin zioten aurre, bai desobedientziaz eta bai auzitan arituz. Kasu honetan, Kondearen instalazioetan ehotzeko obligazioaren aurkako lehen auzia 1482koa da, 1583an, 1627an, 1658 eta 1741ean behin eta berriro berrekinez. Gai honen inguruan, nekazarien eta Kondearen arteko azken hitzarmena 1787a arte egon zen indarrean. mende horietan zehar ehotze-eskubidea eta kondeek hamarrena jasotzeko zuten eskubidea lotuta egon ziren, elizaren patroi izateagatik.
XlX. mendean zehar jarraitu zuen lanean errotak baina gero eta larriago, ez jaun-ondasun erara, kondeen jabetza pribatu gisa baizik. 1899an industria erroldan, horregatik pentsa daiteke lanari utzia zela baina eutsi egin zion egitura hidraulikoari eta beste industria mota batean erabilgarria zen.

Jatorrizko elementu gisa azpimarratu beharrekoak dira kokapena eta asmakuntzaren egitura orokorra: aldapara edo errota mugiarazteko erabiltzen zen ura biltzeko deposituak iraun egiten du, nahiz ubidea edo kanala desagertu egin den. Bistan dago irina egiten erabili zen azken errotarria nahiz eta hautsita dagoelako ezin izan diogun probetxua atera.
Artoa ehotzeko harriak eta bere turbina, eta harriak aldatzeko garabi-besoa Bergarako Narbaizabolu-Goikoa errotatik ekarritakoak dira, baita gariarentzakoak ere. Zurezko turtikina hondatuta zeukatenez, pago zurez berregin da, jatorrizkoaren kopia eran.
Toberak edo kaxak, kono alderantzikatuen itxuran, berriak egin dira Lastur-ko (Deba) Lastur-Goikoa errotakoak eredutzat hartuta; tobera horietan biltzen da harrira jausi aurretik irin bihurtuko den alea.
Ehoketaren prozesu osoa ikusi ahal izateko, ehotarrien multzoetako bati gainean duten kaxa kendu zaio. Era berean, turtikinen funtzionamendua dago agerian, uraren indarrez ardatzak eta harriak biraka jarriz alea ehotzeko era azaltzen duena.

 

Telefonoa: 943 78 34 53

AddThis Social Bookmark Button