Aizkorri.Aratz parke naturala

aizkorri1Apirilak 4ko 76/2006 Dekretuaren bidez Aizkorri-Aratz aldea Parke Naturala izendatu da.

Aizkorri-Aratz aldea Gipuzkoa eta Arabako lurralde historikoen arteko mugan dago, eta bi lurralde historikoak banatzen dituen mendi-kordala hartzen du, gutxi gorabehera Arlaban eta Otzaurte portuen arteko eremua. Geografiak Zaraia, Elgea, Urkilla, Aizkorri eta Altzania mendilerroak hartzen ditu alde horretan, non nabarmentzekoak diren Aitxuri (1.551 m-ko altitudea) eta Aratz (1.442 m-koa) tontorrak. Kantauri-Mediterraneoko uren banalerroa ere mendilerro horretan da.

Administrazioaren aldetik, berriz, alde hori lau arabar udalerrik (Asparrena, Zalduondo, Donemiliaga eta Barrundia) eta zazpi gipuzkoarrek (Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Legazpi, Zerain eta Zegama) osatzen dute, baita Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorraren lursailek ere. Geomorfologiaren aldetik, ostera, Aizkorri-Aratz aldeak erliebe malkartsua du, izan ere, haran sakon eta tontorren artean 1.000 m inguruko kota-aldea dago; ekialdean Aizkorri, Aratz eta Egino bezalako kareharrizko fronteak gailentzen dira, baita Elgea eta Urkilla bezalako silize-harriak ere. Badira interes handiko beste elementu geomorfologiko batzuk, hala nola, sakonudeneak, aldapak, arroilak, dolinak eta arro karstikoak. Deba, Urola eta Oria ibaiek ura Kantauri itsasora isurtzen dute; Mediterraneora, berriz, Arakilek eta Barrundiak.

Kontuan izan behar da, baina, lurrazaleko ibilguen uremaria lurrazpiko akuiferoen sistemen garatzeak baldintzatuko duela.
Jatorrizko basoen zati handi batek bere horretan dirau; batez ere, pagadi kaltzikolaz eta azidofiloz eta ameztiz osatutakoak. Alde horren % 40aren erdia gutxi gorabehera horrelakoez beteta dago. Merezi du aipatzea haritz kandugabeko hainbat gune ere badaudela.
Baina, gizakiak esku hartu du, eta horren ondorioz, landaredi potentziala aldatu egin da; baso-andaketak eta landazabal atlantiarrak ugari dira, batez ere Gipuzkoan.
Gainera, interes komunitarioko 22 habitat-mota identifikatu dira.
Halaber nabarmen daitezke, harrapakari, pizido, kiroptero, basoko haragijale, mikrougaztun eta ornogabe saproxilikoen populazioak; horietarik gehienak arriskuan dira eta ondo zaindutako EAEko baso handietan baino ez daude. Horiek horrela, inguru horrek ondorengo populazio hauek zaintzeari egin dion ekarpena garrantzi-garrantzisua da: okil beltza (Dryocopus martius), miru gorria (Milvus milvus), sai zuria (Neophron percnopterus), lepahoria (Martes martes), elur-lursagua (Chyonomys nivalis), ferra-saguzar handia (Rhinolophus ferrumequinum) eta Osmoderma eremita,
besteak beste.

Arantzazu parketxea

DSC01559

Ordutegia:

 

 

Otsailetik apirilera, (biak barne)
Asteartetik ostiralera: Itxita

Larunbatak eta igandeak: 10:30 – 14:30

Maiatza eta Ekaina

Asteartetik Igandera: 10:30 – 14:30

 

Uztailetik irailera (biak barne)
Asteartetik larunbatera: 10:30 – 14:30 eta 16:00 – 18:00

Igandeak: 10:30 – 14:30

Bisita gidatuen eta sarreren inguruko informazioa hemen: salneurria eta bisita gidatuen informazioa

 

 

AddThis Social Bookmark Button