Boletina

Harpidetu gure boletinera

GOMIZTEGIKO IBILBIDE EGOKITUA

GOMIZTEGIKO IBILBIDE EGOKITUA

mapaarantzazu-gomiztegi

Distantzia: 3,5km
Iraupena: 1h
Abiapuntua eta amaiera: Arantzazuko Santutegia. Ibilbide honek Arantzazuko Santutegia eta frantziskotarrena den Gomiztegi baserria, Artzain Eskolaren egoitza, elkartzen ditu.  1.865 metroko ibilidea da, irisgarritasun unibertsalekoa, adin guztietako eta edonolako murriztasun funtzionala duten pertsonendako egokia.

 

 



argazkiaegokitua

1. Kurtzipizioa. Arantzazuko aparkalekutik abiatuta Gandiaga Topaguneko goialderantz zuzenduko gara. Ermitaren ondoan dagoen informazio-panelak senalatzen du bere hasiera. Galtzeko arriskurik ez dago, ia bide osoa egurrez egindako hesiaz babestua baitago.

2. Peñakulo baserria. Harkaitzari lotuta, 1860. urtean eraiki zen baserri hau. Egun artegia da.

3. Arantzazu auzoko behatokia. Paisaiaz disfrutatzeko eta atsedena hartzeko prestatu den lehenengo gunea da bera. aurrez aurre Urkila eta Elgea mendizerrak, euren tontorrak haize-errotaz jantziak.

4. Basoa. Metro gutxi batzuk aurrerago paisaia irekia utzi eta baso barrenean sartuko gara. bide ertzean dauden pagomotzak garai bateko ikazkinek utzitako aztarnen lekukoak dira.

5. Gomiztegiko zelaiak. Basoa amaitu eta 200 metrora bidea baitan banatzen da. Ezkerrekoa hartuko dugu. Bidearen bi aldeetan dagoen belardi fina eta goxoa Gomiztegi baserriko artaldea gobernatzeko elikagai garrantzitsua da; horren emaitza da Idiazabal gazta paregabea.

6. Artzain eskola. 90. hamarkadan hasitako proiektu aitzindari honekin, aldi berean, euskal artzaintzaren formazioa eta bizimodua garatzen dira. Era honetan, euskal artzaintza etorkizunari begira jartzen zaio.

INTERESGUNEAK

1- Arantzazu Santutegia

2- Gomistegi baserria. Euskal Artzaiaren ibilbideak

3- Aizkorri-Aratz parke naturala

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

camino_adapta_arantzazu_tratif_page_1

 

AddThis Social Bookmark Button