PR - GI 105
Ezkutuko Arantzazu PR-GI 105)
Iraupena: 2 ordu 30 min.
Distantzia: 7 km
Arantzazuko Santutegian hasi eta amaituko dugu ibilbide honek paraje ikusgarrietatik eramango gaitu.
Â
Â
Â
H. Arantzazuko Santutegiko. aparkalekuan utziko dugu autoa eta basilikara doan bidea hartuko dugu. Goiko-Bentara doan bidea ezkerretara utzi eta Sindikarako bidea jarraituko dugu. Ostatu aurretik igaro eta bidegurutze batera helduko gara. Bideetako bat burdinazko ate batekin itxita dago. Hortik doa Urbiara bidea, baina guk beherantz doan bidea hartuko dugu.
a. Iturrigorri. Jaitsi ahala, basoa trinkotuz doa eta laster helduko gara Iturrigorriko futbol-zelai zaharretara. Hauek zeharkatzeko marka aldameneko bidetik jarraituko dugu eta zabalgune baten dagoen iturri batera iritsiko gara.
b. Arrionako korta. Segi aurrera eta laster aurkituko dugu bidegurutze bat. Eskuineko bidetik, laster pinudi batekin egingo dugu topo eta bide horri jarraituta laster iritsiko gara korta batera, Arrionako kortara.
c. Eskuinera hartu eta pagadi zoragarri batean zehar jaitsiko gara eta aldapan behera goazela, pagadia amaitu eta pinudi baten sartuko gara. Hau amaitzean zabalgune batean aurkituko gara.
d. Arantzazuko aparkalekua. Aurrera goazela, basoko pista utziko dugu eta porlanezko batetik jarraituko dugu eskerretara. Erreka ondotik pistan behera goazela zubi batera iritsiko gara. zubia pasatu eta berehala eskuinera joko dugu; hasieran bidezidor batetik eta aurrerago eskailera batzuen laguntzaz Arantzazuko aparkaleku nagusiraino itzuliko gara.
Â
Interesguneak:
1. Gandiaga Kultur Topagunea
Garai batean Arantzazuko Seminarioa zegoen tokian, egun, Gandiaga Kultur Topagunea aurkituko dugu. Eraikin ikusgarri honetan era askotako ekintza kulturalak egiten dira.
2. Arantzazuko Santutegia
Frantziskotarrak Arantzazura heldu zirenetik hainbat komentu eta eliza ikusi ditu ingurune honek, baina dudarik gabe, egungoak dira erakargarrienak. Arte garaikideko euskal artista aipagarrien lanak aurkituko baititugu hemen; Oteiza, Txillida, Muñoz…
3. Iturrigorriko futbol-zelaiak
Seminarista gazteek eginak dira. Ordu libreetan jolasleku egokia izan zezaten. Mende askotan egon zen frantziskotarren seminarioa, nahiz eta gora-behera ugari izan urteen joan etorrian.
Â
Inguruko beste aukera batzuk:
PR-Gi 96: Erregebide-Bedoña
PR-Gi 97: Oro-Larrino- Embalse de Urkulu -Aozaratza
PR-Gi 103: Arrikrutz
PR-Gi 104: Kortakogain
PR-Gi 106: Arrasate- Arantzazu
Â
Informazio gehiago:
















