XVI. Mendeko Erretaulak

XVI. mendea ohiz kanpoko jarduera izan zuen garaia izan zen, eta mende hartan erretaula munduak bizi izan zuen euforia konstruktiboak bereizten du batik bat. Honek, frantziar artisten etorrera eta Gaztelako eskultore garrantzitsuen parte-hartzea bultzatu zuen.

Oñati eta Bergarako multzo hiritarrak nabarmendu egiten dira. Oñatira joan eta ezin bestekoa da San Migel parrokian aurkituko dugun Pietatearen kapera bisitatzea. Handik ez oso urruti, Sancti Spiritu Unibertsitateko kaperan, XVI. mendearen erdialdeko artelana aurkituko dugu; San Migel eta Espiritu Santuari eskainitako erretaula. Bidaurretako Monastegiko elizan lehen errenazimendu garaiko erretaulen beste adibide on bat aurkituko dugu.
Bergaran gomendagarria da San Pedro Parrokia eta han aurkituko dugun XVI. mendeko lehen erdirantz eginiko erretaula nagusia. Dekorazio aberatsa duen erretaula honetan aipagarriak dira duten kalitate eta edertasunagatik, predelako lau Ebanjelisten irudiak.
Gure eskualdeko errenazimenduko eskulturarekin bukatzeko, ikusgarria da Elgetako Jasokunde Amaren Parrokiako Santiagoren erretaula bikaina.

Bergara - SAN PEDRO PARROKIAKO ERRETAULA NAGUSIA

2bergara

San Pedro parrokian artelan garrantzitsuak aurkituko ditugu, horietako bat aldare nagusiko erretaula dugu.

XVI. mende erdirantz egin zen eta garai hartan hasi zen estilo artistikoan oinarrituta dago, hau da, platereskoa. Bertan motibo klasikoak behin eta berriro errepikatzen dira, gruteskoak, kolomatxoak, balaustradak eta gizon, emakume eta aingeru buruak.

Lanaren egitura oso argia da; bost kale bertikal eta hiru gorputz horizontal non Apostolu, Santu eta Kristoren Pasioaren uneak agertzen diren. Erdian, elizari izena ematen dion San Pedroren irudia, eta atikoan Kristo gurutziltzatua.
Erretaularen dekorazio aberatsa ez bezalakoa da eskulturena. Batzuk ez dute estilo berriaren konnotazioak hartu oraindik, baina beste batzuk, bere kalitate handiagatik bereizten dira. Hau da predelako irudi ebanjelisten kasua. San Lukas, San Juan, San Mateo eta San Markos fintasun eta maisutasun handiz eginak dira.

Elgeta - JASOKUNDE AMAREN PARROKIAKO SANTIAGOREN ERRETAULA

2elgeta

XIV. mendea geroztik Santiagoko Bide ofizialari bide alternatiboak garrantzia hartuz joan ziren hiribilduen sorrerari ezker, horregatik aurkitu daitezke gure eskualdean Santiagoren inguruan hainbat aipamen.

Horietako bat Elgetako Jasokunde Amaren Parrokiako Santiagoren Erretaula da.


Gurutzaduran, sakristia ondoan dagoen erretaula 1564an egin zuen Migel Llorentek. Ez da oso handia eta bere altura eta liraintasunagatik bereizten da.
Italiar izaera duen eredu bakarra Gipuzkoan. Frontoi eta zutabe klasikoak egitura osoan errepikatzen dira XVI. mendeko amaierako manierista gustuaz.
Eskulturek ere tratamendu bera jarraitzen dute, irudi luzangak eta postura zurrunak. Santiagoren irudia, lehen gorpuan, erromesaren makila darama eskumako eskuan.

 

Oñati - SANCTI SPIRITU UNIBERTSITATEKO ERRETAULA

2onati1

Sancti Spiritu Unibertsitatea Rodrigo Mercado de Zuazola Gotzain oñatiarrak finantzatu zuen.

Gure eskualdean ideia humanistak sartzeaz gain, XVI. mendeko korronte artistikoaren, hau da errenazimenduaren, gauzatzea ekarri zuen.

Fatxadako distira eskultorikoa eta gero, unibertsitateko kaperak beste maisulan bat gordetzen du. Pierres Picarti frantziarraren lana dela uste den XVI. mende erditsuko erretaula errenazentista dugu hau.
Estruktura argi eta erregularra, erdiko kalean dauden irudiak dira aipagarri. San Migel dragoiarekin, Espiritu Santuaren etorrera, kaperaren eta unibertsitatearen izen emaileak, eta Mariaren Zeruratzea aingerutxoz inguratuta. Tolestura eta irudien mugimenduak dinamismo handia ematen diote multzoari, manierista estiloari gertu.

 

Oñati - PIETATEAREN KAPERAKO ERRETAULA

2onati2

Granadako Errege Kantzilertzako lehendakari eta gero Avilako gotzaina izan zen Rodrigo Mercado de Zuazola oñatiarraren aginduz eraiki zen XVI. mendeko artearen laburpen bezala agertzen den kapera hau.

Lehen errenazimendu garaikoa den bitxi honen multzoa San Migel parrokiako aldare nagusiaren aldameneko kaperan aurkituko dugu. Gotzainaren Marmolezko mausoleoa, burdin hesi platereskoak eta erretaulak osatzen dute. Erretaula Valladolideko Gaspar de Tordesillasen zur-lanketa bikaina da eta bertan ikusten ditugu Jesusen Pasioa eta Mariaren bizitzaren gertakizunak.

Erretaula honek ez gaitu sor utziko, artistak candilieriren grutesko, aingeru-buru eta hegodun munstroz osatutako dekorazio delikatuarekin gozarazten gaitu.

 

Oñati - BIDAURRETA MONASTERIOKO ERRETAULA

2onati3

XVI. mende hasieran Juan López de Lazarraga eta bere emazte Juana de Ganboa, Frantziskotar Klaratarren Bidaurretako Monasterioa sortu zuten.

Horrela, Gipuzkoako lehen emakume monasterioa eraiki zen eta gainera, beraien hilobiarentzat leku zoragarria sortu zuten.


Elizako aldare nagusia 1533tik 1753ra, badirudi probintziako lehenengo errenazimendu garaiko erretaularekin apainduta egon zen. Oñatiko Juan De Olazaranek egina, egun gurutzaduran ikusi daiteke.
Lehen eta bigarren gorpuetan, arku azpian, itun berri eta zaharreko irudiak erliebean. Erdian, eszena nagusia kalbarioa, Ama birjina, Jaungoikoa eta San Juan. Guztietan nabari da errenazimenduko gustua zapi eta buruak tailatzeko orduan.
Ezin aipatu gabe utzi artistaren trebetasuna predelako apostoluak egiterakoan. Hiruko multzotan banatzen ditu eta apostolu bakoitzak bere atributua darama: San Pedrok, giltza; Santiagok, makulu eta erromes kapela; San Juanek, Kaliza…eta guztien gainetik hegodun aingeru-buruak.

 

AddThis Social Bookmark Button