Bulletin

Abonnez-vous à notre newsletter

Actualités

DEBAGOIENEKO XIV. JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK: SUKALDARITZA TAILERRAK

Vendredi, 14 Juin 2013 14:23

sukaldaritzaikastaroaonaEkaina eta uztaila bitartean sukaldaritza tailerrak egingo dira Jardunaldi Gastronomietako sukaldarien eskutik. Garaiko sukaldaritzaz gozatu.

 

 

 

 

 

 

 

Tailer hauek egin behar dira:

Ekaiank 18: Bararzki-menestra eta bakailoa

Uztailak 2: Garaiko entsalada epelak eta hegaluzea

Ordua: 18:00

Prezioa: 2 euro

Lekua: Arrasate

Tailerretan parte hartzen interesa baduzu, deitu izena emateko 943796463 telefono zenbakira.

 

Uztailak 10 eta uztailak 17: tailer hauek Arrasateko Hipereroskin egingo dira

 

AddThis Social Bookmark Button
   

ZEZEN FESTAK ARRASATEN

Vendredi, 14 Juin 2013 12:07

Ekainaren 7tik 26ra bitartean Arrasateko zezen festen inguruko argazki erakusketa dago ikusgai Arrasateko Kulturateko klaustroan.

Erakusketa hau Arrasateko Zientzia Elkarteak antolatu du: Informazio gehiago hemen: ERAKUSKETA

AddThis Social Bookmark Button
   

DEBAGOIENEKO XIV. JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK: PRENTSA OHARRA ETA MENUAK

Mercredi, 05 Juin 2013 12:12

XIV_JARDUNALDI_GASTRO_KARTELAazkenajpgDebagoieneko XIV. Jardunaldi Gastronomikoak Ekainaren 7tik Uztailaren 31ra bitartean izango dira.

Jardunaldien aurkezpena ekainaren 13an egingo da Elgeta. Arratsaldeko 19:00retatik aurrera sukaldariek egindako pintxoak banatuko dira.

Hemen duzue prentsa oharra: prentsaurrekoaXIV.pdf 

 

Debagoieneko azken jardunaldietako eskaintza osoa hemen aurkitu daiteke: JARDUNALDIEN FOILETOA

 

AddThis Social Bookmark Button
   

EZKUTUKO ALTXORRAK. BISITA GIDATUAK IGNAZIOTAR LURRALDEAN

Dimanche, 19 Mai 2013 00:00

ezkutu_portadaIGNAZIOTAR LURRALDEA, proiektu turistikotik Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeko EZKUTUKO ALTXORRAK ezagutzeko bisita gidatuen egitaraua antolatu da.

 

AddThis Social Bookmark Button
   

ERREKREAZIOA HISTORIKOA ELGETAN

Jeudi, 25 Avril 2013 12:32

Trincherasvisitantes_Page_01

 

Espainiako Gerra Zibil garaian Elgetan zer gertatu zen azaltzeko apirilaren 28an errekreazioa izango da Elgetan.

Lehenengo ekitaldia izango da Intxortako Atean eguerdiko 12etan.

AddThis Social Bookmark Button
   

ESPELEOABENTURA ARRIKRUTZEKO KOBETAN BARRENA

Jeudi, 18 Avril 2013 01:00

arrikrutz-oatikokobakIbilbide honetan ohiko bisitetan ikusten ez diren beste galeria batzuk ikusteko aukera izango da.

Gesaltza-Arrikrutz sistema karstikoko alderdi aktibo eta fosil desberdinetan zehar murgilduko gara: Gaur egun Aldaola errekaren Ubide den Arrikrutz galeria, eszentrika ikusgarria gordetzen duen  Marcel Loubens galeria...

Iraupena: 3-4 ordu.

Norentzako: 16 urtetik gorakoentzako

( 16-17 urteko gazteak nagusi batekin sartu beharko dira).

 

AddThis Social Bookmark Button
   

LEHIAKORTASUN EGIAZTAGIRIEN BANAKETA

Lundi, 18 Mars 2013 16:04

2013-03-18_18.34.54webMartxoak 18, Barakaldoko BECen Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin eta IKT (Teknologi Berriak) egitarauetako egiaztagiriak banatu dira.

 

 

 

 

 

AddThis Social Bookmark Button
   

BERGARA: Artistek gidatutako bisitak, “Bergara Koloretan” erakusketan zehar

Mercredi, 13 Mars 2013 12:41

Martxoak 17, Bergaran ekimen berri bat egingo da: herriko artistek gidatutako bisitak izango dira Bergaran, artistek eurek, udalarekin batera, auzolanean, herriko kaleetan ikusgarri jarritako kale-erakusketa ardatz hartuta. Aldi berean, ibilbidean aurkitzen diren eraikin historiko esanguratsuenen berri ere emango da. Horrez gain, Bergarako Aroztegi aretoko margo erakusketa eta herriko hiru tabernatan jarritako margo erakusketak ere bisitatuko dira.

 

Zehaztasunak:
  • Bisitak doakoa dira.
  • Bisitak 10:00n ateratzen dira San Martin plazatik (Udaletxearen aurreko aldea)
  • Izena emateko 628 26 65 97 eta 943779100 telefonoetara dei daiteke.
  • Bisitak hilero egingo dira, hileko batean, Gabonak arte: martxoak 17, Apirilak 21, Maiatzak 19, Ekainak 23, Uztailak 14, Irailak 20, Azaroak 24 Abenduak 21.

 

 

Informazio gehiago hemen: Bergara_artisten_begietatik     BERGARA_Koloretan
AddThis Social Bookmark Button
   

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN ERABILERAREN PROGRAMAN PARTE HARTZEKO EPEA ZABALIK

Mercredi, 09 Janvier 2013 10:33

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak “Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileraren programa” garatuko du 2013an. Hilabete honetan, bertan parte hartzeko epea zabaldu da.

IKT programa, Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak turismo sektoreari zuzenduriko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak era egokian erabiltzen laguntzen duen egitaraua da.

 

Egitarauaren helburuak ondorengoak dira:

- IKTen erabilerarekin enpresen lehiakortasuna hobetu

- Negozioan teknologia berriak ezartzeko oztopoak ezabatu

- Sektoreko enpresetan teknologien jardunbide egokiak sustatu.

- Enpresei hobekuntza prozesuan lagundu.

- Etengabeko hobekuntza bultzatzen duen Norako turistikoaren kontzientzia sustatu

 

Debagoieneko eskualdean 2012an 12 establezimenduk parte hartu zuten. Hau da parte hartu eta ziurtagiria lortu zuten establezimenduen zerrenda:

- Arantzazuko Parketxea. Oñati

- Arrikrutz Oñatiko kobak. Oñati

- Debagoieneko turismo informazio eta interpretazio zentroa. Oñati

- Etxe Aundi hotela. Oñati

- Goiko Benta ostatua. Oñati

- Soraluze ostatua. Oñati

- Oñatiko Garapen eta Turismo Agentzia. Oñati

- Oñatiko turismo bulegoa. Oñati

- Hilarion Jatetxea. Arrasate

- Santa Ana hotela. Arrasate

- Bergarako turismo bulegoa. Bergara
- Gorosarri landa apartamentuak. Eskoriatza

 

Egitarau honen inguruko informazio gehiago lortzeko edota aurtengo deialdian parte hartzeko Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailarekin harremanetan jartzea gomendatzen da urtarrilaren 15ean baino lehen.

Tlnf. 943 79 64 63

e-maila: Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir.

AddThis Social Bookmark Button
   

ELGETAKO FRONTEA GERTUTIK EZAGUTZEKO IBILBIDEA 2013an

Mercredi, 09 Janvier 2013 01:00

elgetawebpanel1Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago. 2013an ere bisita gidatuak izango dira.


 

 

 


Bisita gidatuen datak:

2013an, ondorengo dokumentan borobilduta agertzen diren egunetan:egutegia_13.pdf

Prezioa:

0-6 urte: doan

7-16: 2,00 €

Helduak: 5,00 €

Iraupena: 3 ordu eta erdi inguru

Izena ematea beharrezkoa da: 943 71 89 11 - 943 79 64 63

Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir.

AddThis Social Bookmark Button
   

Page 1 sur 3