Boletina

Harpidetu gure boletinera



Bergara

263735592_21


Urteetan zehar errotutako kultur tradizioko herria da Bergara, iadanik XVIII. mendean ezaguna egin zen Europa guztian zehar bertan sortutako "Errege Seminario"an lehen aldiz wolframio metala isolatu zelako. XVI eta XVII. mendeetako etxebikain eta jauregi ugari ikus dezakegu eta, baita ere, Ariznoako San Pedro eta Oxirondoko Santa Marina parrokiak.

Lehenengoan, Juan de Mesa eskultore barrokoaren Hilzoriko Kristoaren irudia (1622) gurtzen da. Santa Marinan, berriz, monumentu izendatutako erretaula nagusi ikusgarria (XVIII. mendea) nabarmendu daiteke.

 

INTERESGUNEAK:

Agarreko garaia (XVI mendea), Gipuzkoan bakarra.
Angiozar auzoa: San Migel parrokia

Elosu auzoa: San Andres parrokia, Elosu-Plasentzia eremu megalitikoa

Goiko auzoa

Ubera auzoa

 

Web Ofiziala: www.bergara.es