Leintz Gatzaga

Gipuzkoako hegomendebaldeko muturrean dagoen herri txiki honek 260 biztanle ditu eta XIV. mendean sortu zen. Izan ere, Erdi Aroan gatzaren inguruan sortutako jarduera izan zen hiribildu honen sorrera bultzatu zuena. Erdi Aroko guneak garai batetako harresiaren sarrerako zazpi ateetatik bost mantentzen ditu eta, baita ere, harresiaren zati bat. Gainera, bisitariek oinetxe, jauregi eta dotorexia handiko eraikuntzak ikus ditzake, hauen artean Garro, Elexalde, Ostatu edo Soran Jauregiak.
Â
INTERESGUNEAK:
Hirigunea:
Harresia, Rosario, Santiago, San Ignazio, Pilar eta Barandapea ateak, Garro, Elexalde, Ostatueta Soran Jauregiak.
Inguruak:
Dorletako Santutegia, txirrindularien zaindaria
Gatz museoa
Zurtitzako San Martin ermita
Hiruerreketa (Deba ibaiaren sorlekua)
Bengoerreka, Intxurtxueta, Pagoeder eta Sarrikortako atseden guneak
Aizkorriko parke naturala
Â
Web Ofiziala: www.leintzgatzaga.com





Leintz Gatzaga





